Aste nagusia dela eta garraoien aldaketak

11etatik 18etara Bulebarra itxita izango da 18:30etatik. 11a 17:00etan eta 14a 15:30etan izango da .

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
GERALEKU ALDAKETAKa

11a 17etatik 21:30etara; eta 14a 15etatik 21:30etara.

13. Altza: Bulebarren duen azken geralekua ez da lekuz aldatuko.
16. Igeldo, 18.Apaiztegia, Zubieta kalean izango dute azken geralekua.
5. Benta Berri,, 25. Añorga: azken geralekua Londres Hotelean.
8. Gros-Intxaurrondo, Iparragirre kalean, 9. Egia-Hego Intxaurrondo eta 42 Aldapa Egia, Santa Catalina Zubian, 14.Bidebieta eta 29. Hego Intxaurrondo eta azken geralekua Miracruz kalean izango dute.
19. Aiete, 21. Mutualitateak-Anoeta, 26. Amara-Martutene, 28. Amara-Ospitaleak: azken geralekua Urbieta kalean, bakoitzak bere ohiko geralekuan.
31.Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Azken geralekua San Bartolomé izango du.
Taxiak: Bulebarren, Udaletxearen ondoan, dagoen taxi geralekua ezin izango da erabili. Idiakez kaleko geltokia ordez, 24 orduko zerbitzua izango du aste osoan zehar.

su ARTIFIZIALENGATIKO etenaldia 21:30etik 00:00etara

Egunero, abuztuaren 11tik 18a arte, 21:30etik 00:00etara, Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketa dela-eta, trafikoa etenda egongo da erasandako aldean.

5. Benta Berri, 25. Añorga: azken geralekua Londres hotelekoa izango da.
16. Igeldo,18. Apaizgaitegia: azken geralekua Zubieta kalean izango dute.
13. Altza: Bulebarren duen azken geralekua ez da lekuz aldatuko.
8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo eta 42 Aldapa Egia: azken geralekua Legazpi kalean izango dute.
21. Mutualitateak-Anoeta, 26. Amara-Martutene, 28. Amara-Ospitaleak: azken geralekua Okendo kalean izango dute, Kamino kalearen eta Askatasun hiribidearen arteko etxadian. Adi!: autobusek ibilbide hau egingo dute: Bengoetxea, Idiakez, Prim, Moraza eta Urbieta.
19. Aiete: Aldapetatik jaistean, San Martin kalean bira egingo du eta azken geralekua San Bartolome kalean izango du.
23 Errondo Puio eta 32 Puio Errondo, Urbieta 38 izango da .
33 Larratxo-Intxaurrondo-Berio, eta 36. San Roke-Aldakoenea: Askatasun hiribidean izango dute geraleku bat, Okendo eta Idiakez kaleen arteko etxadian. Adi!: autobus hauek ezkerretara biratu beharko dute Askatasun hiribidetik Bergara kalera joateko.
31.Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza: Azken geralekua San Bartolomé kalean izango du.
T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu eta T5. Tolosa: 21:30etik aurrera eta Zubieta kalean izango dute.
A1, A2. Hernani (Martutenetik): 21:30etik aurrera ibilbidea honakoa izango da: Bengoetxea, Idiakez, Prim.
G1. Hernani (Aietetik), G2. Hernani-Andoain: gaueko 21:30etik 00:00etara ibilbide laburra egingo dute. G1. lineak San Bartolome kalean izango du azken geralekua eta G2.ak, berriz, Zubieta kalean.
Ekialdebus: Miracruz 26an izango dute geralekua.
UK09, UK10, UK11, UK01: Askatasun hiribideko geralekua Aste Nagusi osoan erabiliko dute, 21:30 arte (larunbat gauekoak ere) .

OHARRA: Askatasun hiribidea 22:00etan (puntuan) itxiko da ibilgailu guztietarako; hortaz, hiribide honetatik joaten diren autobusek lehenago sartu beharko dute.

2018/08/06-an argitaratua