Easo abesbatzak pandemian hildakoen omenezko kontzertua eskainiko du

Azaroaren 2an eskainiko da, 20:15ean, San Vicente elizan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Easo Abesbatzak, Donostiako Udalarekin batera, omenaldi-ekitaldi bat eskainiko du, doan, pandemian hildakoen omenez, bai Covid-19gatik, bai beste arrazoiengatik, azaroaren 2an, 20:15ean, San Vicente elizan. Kontzertuak bi zati izango ditu:
  • Easo abesbatzak, Gorka Mirandak zuzenduta, Jesus Guridiren Requiem meza interpretatuko du
  • Easo kapera gregorianistak hilen liturgiaren kantuak interpretatuko ditu, Demetrio Esnaolak zuzenduta

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, “omenaldi honen bidez, berriro ere, une zail hauetan utzi gaituzten herritar guztiak gogoratu nahi ditugu, baita haien familiei gure estimua erakutsi ere”.

Sarrera Mugatua


Behar diren osasun neurriak beteko direla bermatzeko, kontzertuak toki kopuru mugatua izango du eta, beraz, ezinbestekoa izango da gonbidapena eskatzea. Donostia Kulturak ezarri duen web orriaren bidez eskuratu ahal izango dira hilaren 21eko 14:00etik aurrera (asteazkena). Pertsona bakoitzak bi erosi ahal izango ditu gehienez, eta guztira 240 gonbidapen daude. Erosketa prozesuaren amaieran, eskatzaileek konfirmazio mezu elektroniko bat jasoko dute eta kontzertuaren sarreran izena eman beharko dute, baina ez da sarrera fisikorik izango.

Easo Abesbatza


Easo Abesbatza nazioartean ospe handiena duen Donostiako musika taldeetako bat da. Ahots grabeen koru gisa sortu zen 1940an, eta euskal musika herrikoia zabaltzeko helburua du. 2006az geroztik, abesbatza femeninoa eta mistoa du.

80 urteetan iraun du etenaldirik gabe bere ezaugarri amateurra mantenduz. Egun, erakunde sendotua da, aktibitate handia garatzen duelarik formazio musikalaren eta koralaren alorrean.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/20-an argitaratua