Igande honetan,
hilaren 12an, Maratoi Erdia itzuliko da Donostiara bere 25. edizioa ospatzeko. Ibilbideak hiriko kale nagusienak zeharkatzen ditu, eta ondorioz, trafikoa etengo da Erdialdean, Grosen eta Antiguan, batez ere 9:40tik 13:00ak arte gutxi gorabehera. Dbus zerbitzuetan ere eragina izango du lasterketak eta aldaketak izango dira ibilbide eta geltokietan.
Bi distantziako lasterketa (21k eta 10k) 10:00etan abiatuko da Boulevardetik.
Dbus
Lasterketa dela eta, Erdialdeko, Groseko eta Antiguoko hainbat kale itxita egongo dira 9:30etik 13:30era bitartean gutxi gorabehera, beraz lasterketa zeharkatzen duen garraio publikoaren hainbat ibilbideen eta geltokien aldaketak egingo dira
10:00etatik 12:00etara Dbuseko autobusetako bidaiak dohainik izango dira erabiltzaileentzat, lasterketagatik eraginak izango dituzten lineetan.
Geltoki eta ibilbideen aldaketa Dbusen
Eraginak
Irteera eta helmuga
Boulevardean izango dira eta, beraz, 6:30etik 14:00etara, zumardi hau itxita egongo da Legazpi kaletik Hernani kaleraino, helmuga muntatzeko eta kentzeko lanengatik
Kontxa pasealekua 9:45etik 12:30era itxiko da.
Lasterketako ia errepide guztiak konoz beteak egongo dira eta beraz, ibilgailuak eta korrikalariak aldi berean egon ahal izango dira
Ibilbidea
Boulevard; Hernani (autobus-erreia); Andia; Miramar; Askatasunaren hiribidea (Urbieta eta Easoko tartea); Easo; Zubieta (autobus-erreia); Kontxa pasealekua; Antiguako tunela; Zumalakarregi (ezkerreko erreia); Tolosa (ezkerreko erreia); biraketa Ibaeta plazan ; Tolosa (ezkerreko erreia); Zumalakarregi (ezkerreko erreia); Antiguako tunela; Kontxa pasealekua; San Martin; Foruen pasealekua (etxeen aldea); Espainia plaza; Argentinar Errepublika (eskuineko erreia); Zurriola zubia; Zurriola hiribidea (ezkerreko erreia); Nafarroa hiribidea; biraketa José Aranaren altueran dagoen biribilguneari; Nafarroa hiribidea; Zurriola hiribidea (autobus-erreia); Zurriolako zubia (autobus-erreia); Erregina Erregeordearen kalea (autobus-erreia); Boulevard.
Auzoetarako sarrerak eta irteerak
Hirira sartzeko trafikoa itxi ondoren, hiriko auzoetako trafikoaren sarrera eta irteera honako hau izango da:
- Ondarreta edo Igeldotik irten nahi duenak Zumalakarregi etorbidetik eta Tolosa hiribidetik egin beharko du
- Ibaetatik irten nahi duenak Ibaetako plazarantz jo beharko du, eta bertatik nahi duen norabidera joateko aukera izango du, Tolosa hiribidetik, Añorgarako norabidean, Lugaritzetik Amararantz, edo Zarautz kaletik, Antiguarantz
- Berio edo Arriola pasealekura sartu nahi duenak Amerika plaza – Tolosa hiribidea – Ibaeta plaza – Bernardo Estornes – Lautximinieta plaza – Berio pasealekua hartu beharko du.
- Hirira Tolosa hiribidetik sartzen denak Zarauztik edo Izostegiko bidetik zirkulatu beharko du.
- Antiguako biztanleek: Zumalakarregi hiribideko edo Tolosa hiribideko eskuineko erreia erabili ahal izango dute.
- Kontxako pasealekurako sarbidea itxiko da bi noranzkoetan, eta, beraz, erdialderako noranzkoan, GUZTIZ, desbideratuko da Zumalakarregi – Satrustegiko biribilgunetik Mikeletesera – Pio Barojara
- Igeldo – Ondarreta aldera joan nahi duten autobus eta egoiliar akreditatuek Matiako luzapenetik sartu eta Antiguako tunelaren aurreko biran desbideratu ahal izango dira.
- Sagueseko egoiliarrak sartu eta atera ahal izango dira Nafarroa – Rodil – Alexandria – Zemoria – Nafarroa - J.M. Barandiaran kaleetatik.
- Portura edo Kanpandegi kalearen ondoko bideetara sartzeko, Kolon - Santa Katalina - Argentinako Errepublika – Salamanca - Soraluze pasealekua – Abuztuaren 31 – Mayor - Ijentea
- Erdialdera sartzeko, San Martzial eta Boulevard arteko eremuan bizi direnak Gernikako arbola – Fueros - Etxaidetik sartuko dira.
- Erdialdera sartzeko, Urbieta, Zubieta eta San Bartolome inguruko egoiliarrak Mirakontxatik sartuko dira.
- Saguesetik, Pasealeku Berritik, Portutik edo zirkuituaren barruko beste puntu batzuetatik irten nahi duenak egin ahal izango du, antolakuntzaren edo trafiko-agenteen jarraibideei jarraituz.