Haur-parkeak estaltzeko proiektuak azaltzeko bilerak
Intxaurrondo, Gros eta Amara Berrin egingo dira
Bi urtean behin, Partaidetzazko Aurrekontuen bidez, donostiarrek hiria hobetzeko proiektuak plantea ditzakete, eta proposamen bozkatuenak hurrengo urteetako udal-aurrekontuetan sartzen dira.
Herritarrek aukeratutako proiektuak (bai Ekialdeko Barrutian, bai hiriko gainerako barrutian) izapidetze-prozesuan aurrera egiten ari dira,
eta aste hauetan hainbat bilera antolatu dira haur-parkeen estaldurekin lotutakoen diseinuak azaltzeko eta familiek eta bizilagunek zalantzak argitzeko eta proiektua hobetzeko proposamenak egiteko.
- Abenduak 10, asteartea, bilera Intxaurrondo Kultur etxean
GAIA: Intxaurrondoko Sagastieder haur parkearen estaldura
- Abenduaren 11n, asteazkena, bilera Zuhaizti Ikastetxe Publikoan (Aldakoenea 1)
GAIA: Groseko Zuberoa plazako haur parkearen estaldura
- Abenduaren 18an, asteazkena, bilera Olaeta plazako Amara Berri ikastetxe publikoan
GAIA: Olaeta plazako haur parkearen estaldura
Bilera guztiak 18:30ean izango dira.
Loiolako Erriberan hainbat bilera egin dira jada gai berarekin.
PARTAIDETZAKO AURREKONTU BIDEZKO PROIEKTU GUZTIEN EGOERA
Hiriko proiektuak (Ekialdeko Barrutia izan ezik)
Distrito Este
2024/12/10-an argitaratua