Donostia Zero Plastik kanpainari buruzko erakusketa
Cristina Enean abenduaren amaierara arte egongo da zabalik
Cristina Enean dagoen
Ingurumen Baliabideen Etxean Ceinproko Diseinuko ikasleen erakusketa ikusgai egongo da.
Ekologia zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, adierazi duenez, "
diseinatzaile gazte horiek erakusketa batean San Sebastián Zero Plastik kanpaina garatzeko udalaren enkarguz egin zituzten sorkuntza eta lan guztiak erakusteko aukera izatea nahi izan dugu. Horren bidez, ingurumenari eta, bereziki, gure itsasoei kalte egiten dieten erabilera bakarreko plastikozko ontziak murrizteko beharraz kontzientziatu nahi genuen".
Erakusketan, karteletan, ehunezko material birziklagarrizko poltsetan, kamisetetan eta bestelako sorkuntzetan (besteak beste, botilen eta plastikozko ontzien hondarrez egindako "arrainez eta beste itsas espezie batzuez" betetako sare batean) jasotako lanak daude ikusgai. Kanpainarako aukeratutako logoa ere tamaina erraldoian sortu dute, plastikozko tapoiekin.
Erlazionatutako dokumentuak
2021/09/27-an argitaratua