Hirigintza plangintzan genero ikuspegia txertatzeko gida bat

Generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteko jarraibideak hirigintza plangintzan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Berdintasun Bulegoak hirigintza plangintzan Generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioa (GEAE) egiteko gida hau aurkezten du, hirigintza-plangintzan diharduten organo bultzatzaileei laguntzeko eskuliburu gisa. Genero ikuspegia hirigintza-plangintzan txertatzeko tresna tekniko honi esker, gure auzoek eta hiriak inolako diskriminaziorik eragin gabe pertsona ororen beharrei erantzuten dieten ebaluatu ahal izango da.

Hirigintzak funtsezko garrantzia du pertsonen bizitzan, gizarte-erabileren euskarri fisikoa osatzen duten espazioen konfigurazioa zehazten duen diziplina baita. Espazioen erabilera ezberdinak eta horietan egiten diren jarduerak eguneroko bizitzaren esperientziaren araberakoak izango dira, eta, beraz, ezinbestekoa da horiek aztertzea, pertsonek egunerokoan egiten dituzten zereginen arabera.

Hiriko espazioen diseinuan genero-irizpideak zeharkakotasunez txertatzeak, bidezkoa eta zuzenagoa den gizarte baten garapena bultzatzen du. Honek, eragin zuzena du jardueren kokapenean, haien arteko erlazioan eta espazioen nolakotasunean. Aldarrikatu nahi den hiri eredu honek pertsonek espazio desberdinak erabiltzeko duten autonomia bultzatu nahi du; auzoaren eta kalearen bizitasuna ere bermatzen du, pertsonek egunerokoan elkar eragin eta zaintzea ahalbidetzen baitu; gainera, ordezkagarritasun aniztasuna bultzatuz eta herritarren parte-hartzea eta identitateen errepresentazio berdintsu baten alde eginez. Era berean, hiriaren garapen jasangarria sustatzen du, eta eguneroko bizitzaren garapenerako mugikortasun irisgarria lehenesten du eguneko jarduerak konektatzeko, erabilera mistoen alde eginez.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/12/22-an argitaratua