Altzako kanpoko igerilekua ireki da

3000m2ko eremu berdea eta ur jokoen eremua ditu. Goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara irekita egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Altzako kiroldegiko solariuma, kanpoko igerilekua eta ur jokoak ireki dira, behin eremuko lanak eta egokitzapena amaituta. Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek azpimarratu du, altzatarrek asko desiatu duten instalazioa dela, eta bihartik aurrera auzoaren erdigunean dagoen aisialdi gune berri honekin disfrutatzeko aukera izango dutela.

Eremu berdeak 3000 metro karratu ditu, eta hirian dauden ezaugarri berdinetako instalazioekin alderatuta, handiena da. Bertan, belar tepeak jarri dira eta hamakak jarriko dira. Era beran, belarran eskuohialak jarri ahal izango dira egonaldiaz gozatzeko. Gainera, 80 zuhaitz landatu dira itzala izateko.

Haurrentzako ur jokoak igerilekuaren ondoan kokatu da. Bi eremu horiek 900 metro karratuko zabalera dituzte. Igerilekuaren basoa bi gune zirkularretan banatuta dago, hain zuzen ere, diametro ezberdinak dituzten bi eremu. Diametro txikiena duen tarteak sakonera txikiagoa du, eta gainera, eskailera eta arrapala ditu haur zein pertsona helduen sarrera egokitzeko eta erosoagoa izateko. Igerilekuaren basoaren edukiera 104 pertsonakoa da.

Halaber, kanpoko instalazioan eraikin bat dago eta, bertan, 8 dutxa eta 8 komun daude.

Sarrera Altzako kiroldegiaren sarrera nagusitik egiten da. Barrutik kanpoko ermurako – eremu berdera, haur jokoetara eta igerilekura – sarbidea dago. Irekiera ordutegia hiriko gainerako mota honetako instalazioen berdina izango da: 10:00etatik 20:00etara.

2022/07/13-an argitaratua