'Auzoa Sasoian' Loiolako Erriberan

Auzo Mahaiak antolatuta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Loiolako Erriberako Auzo Mahaiak antolatuta 'Auzoa Sasoian' ekitaldia antolatu da, bizilagunen artean ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin.

Lehenengo edizio honetan adin guztietarako ekitaldi-programa zabala programatu da:
  • Astezkena Urriak 12: Tokiko produktuen merkatua, sukaldaritza osasungarria eta zientzia tailerrak haurrentzat
  • Osteguna Urriak 13: Odola emateko jardunaldia (izen ematea beharrezkoa gipuzkoa@aecc.es)
  • Ostirala Urriak 14: Solasaldia nutrizionista batekin eta afaria. (izen ematea beharrezkoa gipuzkoa@aecc.es)




Auzo Mahaiak



Ekimen hau Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak auzoaren ongizatea sustatzeko bultzatutako Auzo Mahaien dinamikaren barruan kokatzen da eta bertako elkarte eta erakundeen arteko lankidetzan oinarritzen da. Gaur egun Amara Berriko eta Loiolako Erriberako Auzo Mahaiak dira martxan daudenak.

Auzo Mahaia sortzen da elkarteek elkar ezagutu eta elkar aitortu ahal izateko espazioak eratzeko beharretik, posible izan dadin erakunde bakoitzaren jardun-eremutik harago gogoetak partekatzea, proiektuak diseinatzea.. aniztasuna etengabeko ezaugarria izanik ikuspegi komunitario eta konstruktibo batetik lan egiteko. Ardatz hauekin planteatu zen auzoetan dagoen kapital sozialak ibilbide partekatu eta propioa egin ahal izatea, gai soziokulturalak hobetzeko alorrak zein diren hautemanez eta adostuz eta horietan esku hartzen saiatuz.

Loiolako Erriberako Auzo Mahaiak 2021. urtearen hasieran eman zituen lehen urratsak, eta orain arte honako hauek osatzen dute: Auzo Elkarteak, Erribertxo Kultur Elkarteak, Ikasbide ikastolak, Ikasbide ikastolako Guraso Elkarteak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, M-etxeak, Zubiberri Gastronomia Elkarteak eta Donostiako Udalak.

'Auzoa Sasoian' Auzo Mahaiak antolatutako lehen ekimena da.

2022/10/10-an argitaratua