XXXIII.Gazteen antzerki topaketa 2022

Izena emateko epea zabalik martxoaren 11 arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriak, Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturapen laguntzarekin, XXXIII. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du, eta maiatzean eta ekainean izango da.
Helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai antzezle, bai sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), eta baita ikusle moduan ere, era horretan antzerkira joateko ohitura bultzatuz eta kultur ekitaldi horiekin gozatzea sustatuz.
Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, beraien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, eta baita haien kultur ekoizpenaren zabalpena bultzatzeko ere.

Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte.

•Talde ez-profesionala izatea.
• Partaideen adina 14 eta 30 urte artekoa izatea.

XXXIII. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute, eta antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera,
2022ko martxoaren 11 baino lehen gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidalita.

Parte hartzeko oinarriak, izena emateko inprimakiak eta bestelako informazio gehigarria Gazteen Antzerki Topaketako webgunean egon dira eskuragarri: egin klik hemen

2022/02/23-an argitaratua