Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaro bereziak
Izen ematea zabalik urtarrilaren 21etik 30era
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtean bitan antolatzen ditu hiriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaro bereziak: otsailetik ekainera eta urritik abendura. Otsailaren bigarren astean hasiko den ikastaroan izena emateko epea, hain justu, zabalik izango da
urtarrilaren 30a bitartean.
Ikastaroak
60 ordukoak izango dira eta ikasle bakoitzak
60 € ordaindu beharko ditu.
Izena eman ahal izango da:
Ikastaroa hiriko euskaltegietan emango da:
- AEK
- Ilazki
- Hitzez
- Legazpi 6
- Urrats
- Urumea
2025ean, guztira, 128 merkatari/ostalarik egin zuten Udalak antolatutako ikastaroa. Horietatik 67 lagun aritu ziren otsaila-ekaina bitarteko ikastaroan eta 61 lagun, berriz, urritik abendura bitartekoan. Eta, 128 lagun horiekin, guztira, 13 talde osatu ziren: 7 otsailean eta 6 urrian.
Hasiera maila eta jarraipenekoa
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin, San Sebastian Shops-ekin eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan antolatzen ditu Udalak merkataritza eta ostalaritza sektoreetako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak.
Ikastaro horien azken
helburua da jendaurreko zerbitzua euskaraz emateko ulermena nahiz gaitasuna lortzea eta, horrenbestez, bezero euskaldunei arreta hobea eskaintzea. Horretarako, batetik,
hasiera mailako ikastaroak eskainiko dira eta horietan zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna landuko da. Eta, bestetik,
jarraipen mailako ikastaroak ere izango dira, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan euskara erabili ahal izateko.
2026/01/21-an argitaratua