Hiriko aparkalekuetan bertakoentzako abonuak onartu dira
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Heriz igogailua, Villa Salia, Kontxako baranda
Donostiako Udalak onartu du hiriko aparkaleku publikoen enpresa emakidadunei baimena ematea TAO 1-1, 1-2, 2-1, 2-2 eta 2-3 sektoreetan egoiliar gisa baimendutako ibilgailuentzako abonuak komertzializatzeko.
Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, "
abonu hau udan hiriko aparkalekuekin lortutako akordioari esker sortu da, aparkaleku horiek modu egokiagoan erabiltzeko helburuarekin, inguruko hiritarrei urte osoan zehar mesede eginez". Horri dagokionez, Goiak adierazi duenez, "
pixkanaka, garraiobide alternatiboetarako gainerako abonuak onartzen joango gara, hala nola motoentzako, bizikletentzako edo patineentzako abonuak".
Ezaugarriak:
- 19:00etatik 10:00etara
- Urteko egun guztietan
- Prezioa: 2,00 € egonaldi bakoitzeko (sarrera bat eta irteera bat)
Tarifa berri hau hurrengo aparkalekuetan aplikauko da:
- Kontxa (Cervantes),
- Boulevard
- Easo
- Atotxa
- Okendo
- Katalunia plaza
Horrela, Erdialdeko (1-1, 1-2), Groseko (2-1, 2-2) eta Egiako (2-3) sektoreetako bertakoek horretaz baliatzeko aukera izango dute
Telpark app-aren bidez. Tarifa hau datozen egunetan jarriko da martxan.
Heriz igogailua
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Erregezaintza kalearen eta Heriz pasealekuaren arteko desnibela gaindituko duen igogailua eraikitzeko egikaritze-proiektu eguneratua. Proiektu honen aurrekontua 1.354.060 €-koa da eta gauzatzeko epea 8 hilabetekoa.
Villa Salia
Tokiko Gobernu Batzarrak "Villa Salia" eraikinean eguneko arreta zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu du, 1.001.279 euroko urteko aurrekontuarekin eta 2 urteko iraupenarekin (urtebeteko bi luzapenekin).
Kontratuaren xedea bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua kudeatzea da, hiru eremutan garatzen dena:
- Eguneko zentroa
- Kaleko hezkuntza
- Gune komunitarioan egiten den lana
Zehazki, honako prestazio hauek emango dira: informazioa ematea, bitartekaritza, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala, kontsigna baten kudeaketa, mantenua, arropa garbitzea, norberaren garbitasuna, entretenimendua eta informazioa eskuratzeko aukera ematea, komunitate-inguruneko jardueren sustapena, ikerketa.
Kontxako baranda
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Kontxa pasealekuko - Errege Etxearen eta Antiguako tunelaren artean - kostaldeko hormaren hegala konpondu eta handitzeko (II - C fasea) proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea. Lizitazioaren aurrekontua 989.373 €-koa da eta gauzatzeko epea zortzi hilabetekoa.
2025/02/11-an argitaratua