Emakumeen Etxeak 23.808 bisita izan zituen 2023-2024 ikasturtean
Etxeak tailerrak, ikastaroak, ahalduntze-taldeak eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu
Donostiako Emakumeen Etxeak
23.808 bisita izan zituen 2023-2024 ikasturtean, hau da,
egunean 108 bisita, batez beste.
Etxeak
28 tailer eta ikastaro eskaini zituen, eta
654 emakumek eman zuten izena. Era berean,
6 ahalduntze-talde eratu ziren, eta
115 pertsonak parte hartu zuten.
Aholkularitza-zerbitzuen eskaintzak zentroaren funtsezko ildoetako bat izaten jarraitzen du. Joan den ikasturtean
979 hitzordu erregistratu ziren, arreta juridiko eta psikologiko pertsonalizatua barne, besteak beste.
Memoriak Etxearen jarduerari, erabiltzaileei, organigramari eta aurrekontuei buruzko azalpen zabalagoa jasotzen du.
2022-2023 ikasturteko memoria ere ikus daiteke.
Erlazionatutako dokumentuak
2025/05/14-an argitaratua