Udalak kirol instalazio sarea handitu du Bretxa kirolgune berriarekin
1.233 m²-ko espazio bat Parte Zaharrean oso-osorik kirol jarduetarako
Udalak, Donostia Kirolaren bitartez, behin betiko hartu du bere gain Parte Zaharreko Arrandegi eraikinean dagoen
Bretxa kirolgunearen zuzeneko kudeaketa. Udaleko kirol-instalazioen sareari gehitu zaio, hiriko eskaintza indartzeko eta auzoaren eskari historikoari erantzuteko. Guneak
urtarriletik aurrera irekiko ditu ateak.
Espazio berria
Kirolguneak honako hauek ditu:
- ekipamenduak 1.233 m²-ko azalera du
- bi solairutan banatuta
- kirol anitzeko pista bat du, 30 x 20 metrokoa, saskibaloirako, boleibolerako eta eskubaloi txikirako erabil daitekeena eta laster areto-futbolerako ere prestatuko dena
- aldagelak
- komunak
- biltegiak
- teknikarientzako eta arbitroentzako guneak
- erabiltzaileentzako armairuak
- bigarren solairuan jarduera anitzeko gela bat dago, 80 m²-koa, jarduera gidatu eta dinamikoetarako
Abian jada
Kirol Ekintzak udal-eskaintzaren barruan, dagoeneko Parte Zaharreko 80 bizilagun baino gehiago bertan egiten ari dira:
- Gimnasia 65+
- Pilates
- Ttipi-ttapa jarduerak
Kirolgunea funtsezko baliabide bihurtu da hezkuntza- eta gizarte-ingurunerako; izan ere, Orixe ikastolari zerbitzu ematen dio gorputz-hezkuntzako eskoletarako, eta Elizaran, Kai Alde eta Matia erakundeak ere bertan ari dira jarduerak egiten, aldi baterako.
Kiroletako zinegotzi Iñaki Gabarainek azpimarratu duenez,
"Bretxako kirolgunea instalazio modernoa eta gertukoa da, auzoaren beharrei erantzuteko eta kirol-ekipamenduen udal-sarea indartzeko pentsatua. Espazio berri horrekin, kirola pertsona guztiei hurbiltzeko eta hirian ohitura osasungarriak sustatzeko konpromisoan aurrera egiten jarraitzen dugu".
Urtarriletik aurrera
Bretxa guneak urtarriletik aurrera irekiko ditu ateak:
- astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:30era
- larunbatetan, Orixe ikastolako eskola-kiroleko programazioaren arabera
Pista eta aretoa
online edo aurrez aurre erreserbatu daitezke, eta erabiltzaileek kirolgunean bertan egin ditzakete Kirol Txartelarekin lotutako izapide guztiak, bai eta Kirol Ekintzaren jardueretan eta Piztu programan izena eman ere.
Piztu programa aldamenean dagoen Osakidetzako osasun-zentroarekin lankidetzan egiten da, eta 70 parte-hartzaile ditu jada. Horri esker, Donostia Kirolak indartu egiten du osasuna sustatzeko eta prebenitzeko tresna gisa jarduera fisikoaren alde egiten duen apustua.
2025/12/11-an argitaratua