Emakumeen Etxeko zenbait zerbitzu eta ahalduntze-talderen lehiaketa
Lizitazioetan aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologikoa sartzen dira, eta eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 7an amaituko da
Donostiako Udalak onartu du Emakumeen Etxean eskaintzen diren emakumeei zuzendutako bakarkako arreta zerbitzuak eta ahalduntze taldeetarako zerbitzuak
kontratatzeko espedientea.
Kontratua 2025eko irailaren 1ean hasiko da eta urtebeteko iraupena izango du, 2026ko abuztuaren 31ra arte, hiru luzapen egiteko aukerarekin.
Kontratu honen aurrekontua 64.864 eurokoa da.
Lizitazioan sartutako zerbitzuak
Lizitazioa bost sortetan egituratzen da, eta bakoitzak eremu espezifiko bati eragiten dio:
•
1. Sorta: Emakumeei zuzendutako bakarkako
arreta psikologikoa eta taldeko psikoterapia zerbitzua.
•
2. Sorta: Emakumeei zuzendutako
lege aholkularitza zerbitzua.
•
3. Sorta:
Indarkeriarik gabeko bizitza baten aldeko emakumeen jabekuntza taldea.
•
4. Sorta:
Etxeko emakume langileei eta kontratatzaileei zuzendutako aholkularitza zerbitzua eta etxeko emakume langileen jabekuntza taldea.
•
5. Sorta: Emakumeen
gune interkulturala.
Eskaintzak aurkezteko epea
Eskaintzak aurkezteko epea 2025eko
uztailaren 7an amaituko da, goizeko 11:00etan.
Dokumentazio guztia eta izapidetze elektronikoaren prozedurarako sarbidea honako esteka honetan daude eskuragarri:
Lizitaziora sartu
2025/06/27-an argitaratua