Emakumeak eta Hiria Foroak 'Emakumeon Donostia' mapa aukeztu du

Mapak emakumeen izenak daukzten kaleak ikustarazten ditu eta haien gaineko informazio biografikoa ematen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Mapa hau Donostiako Emakumeak eta Hiria Foroaren ekimen bat da eta EHUko Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterraren praktika batzuetatik sortu zen, Donostiako Emakumeen Etxea elkartean egindakoak.

Donostian, beste hiri batzuetan bezala, oso emakume izen gutxi daude kale izendegian, eta, gainera, gehienak errege-erreginen familia eta ahaideak dira edo erlijioari lotutakoak. Kaleei, plazei eta abarri izena ematen dieten emakumeei dagokienez, askotan leku horietatik igarotzen den jende askok ez daki nortzuk izan ziren. Mapa honen bidez, kale izendegian dagoen emakume-gabezia hori ikustarazi nahi dugu, beraien bizitzak ezagutarazi eta historikoki garrantzitsuak izan diren emakumeei aitortza egin ere. Parke, eskultura eta tradizionalki emakumeek egindako ofizioen inguruko informazioa jaso du ere.

Ikusteko, hemen: https://labur.eus/emakumeondonostia

2019/04/30-an argitaratua