Urtarrilak 23-25: alerta laranja olatuak eta haizeagatik

Itxiko dira: Polloe, pasealeku Berria, Leizaola pasealeku, Haizearen Orrazia eta parkeak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes Zibilak jakinarazi du aurkako meteorologia arriskuen aurreikuspenaren aurrean alerta laranjako neurriekin jarraituko dutela olatuak direla eta, urtarrilaren 25era arte, igandea.

ITXIERAK:
  • Pasealeku Berria, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat
  • Salamanca Pasealekuko oinezkoen pasabidea
  • Jesus Maria de Leizaola Pasealekura sarbidea (Zurriolako espigoia)
  • Haizearen Orrazira sarbidea
  • Urgulleko kosta partea

Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik ez da emango.

Urtarrilak 25: alerta laranja haize zakarragatik eta parke itxiera

Gainera iganderako aurreikusita dagoen haize zakarra dela eta parkeak eta Polloeko Udal Hilerria itxi egingo dira egun horretan.

Sarbidea debekatuta egongo da honakoetan:

ITXIERAK:
  • Aieteko parkea, Kultur Etxera izan ezik
  • Cristina Enea
  • Miramar
  • Urgull
  • Serafin Baroja
  • Oroimenaren parkea
  • Polloe

2026/01/21-an argitaratua