Kontsulta publikoa: udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantza

Ekarpen epe amaiera: 2025/01/03

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantza aldatzeko proposamena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeren 133. artikuluarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduran herritarrek duten parte-hartzea hobetze aldera, goian aipatutako arau-proposamena egin aurretik, kontsulta publikoa egingo da.

Ekarpen epe amaiera: 2025/01/03


Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Etxebizitza arazo larria da Donostian. Prezio altuak, eskaintzaren eskasiak eta beste faktore batzuek eragin dute biztanleriaren maila handi batek ezinezkoa ikustea etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan eskuratzea.

Udal-araubideko etxebizitza tasatua etxebizitza babestuaren modalitate bat da, eta beharrezkoa da aplikatu beharreko araudiaren aurreikuspenetara egokitzeko. Legeriak udal-etxebizitza tasatua ordenantza baten bidez arautzea eskatzen du.

Dokumentuak



Egin zure ekarpena

2024/12/13-an argitaratua