Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak
Errondo pasealekua, Hondartzak, Soinuaren plana
Errondo pasealekua
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Errondo pasealekua - Karlos I.etik Amara Berri ikastetxeraino - urbanizatzeko proiektuko obrak kontratatzeko espediente berria, 192.846 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 2,5 hilabeteko egikaritze-epearekin.
Proiektuaren helburua da espaloi berri bat sortzea erdibitzailean, aparkaleku linea berri baten ondoan, aparkaleku-plazak handituz eta ibilgailuentzako bide bakarra utziz. Ibilgailuen abiadura murrizteko eta oinezkoei lehentasuna emateko, altuera izango duten zebra-bideak sortzea ere planteatu da. Gainera, oinezkoen babesgune handi bat ere sortuko da zirkulazioaren bi noranzkoen artean, bertan gelditu ahal izateko. Jarduera honekin batera, inguruko bertakoentzako plazak ere berrantolatuko dira.
Hondartzak
Tokiko Gobernu Batzarrak hondartzetan eta irlan hainbat zerbitzu kontratatzeko espedienteak onartu ditu, guztiak bi urteko hasierako epearekin (luzapenak egon daitezke):
- Ondarreta: Ondarretako hondartzan kanoak alokatzeko zerbitzuaren emakidaren kudeaketa kontratatzeko espedientea onartu da. Emakidadunak, kanon gisa, 4.500 € eskainiko ditu gutxienez denboraldi bakoitzeko. Kontratatzailearen profila.
- Kontxa: Kontxako hondartzaren hegaleko 1. eta 2. tabernen ustiapenaren kudeaketa kontratatzeko espedientea onartu da. Emakidadunak, kanon gisa, gutxienez 33.000 € eskainiko ditu denboraldiko 1. loteagatik, eta 18.000 € denboraldiko 2. loteagatik. Kontratatzailearen profila.
- Santa Klara: Santa Klara irlako ontziralekuaren ondoan dagoen tabernaren ustiapenaren kudeaketa kontratatzeko espedientea onartu da. Emakidadunak 19.000 € eskainiko ditu gutxienez denboraldi bakoitzeko kanon gisa. Kontratatzailearen profila.
Soinuaren plana
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du 2024-2029 Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana, 2022ko Zarataren Mapa Estrategikoaren emaitzetan oinarrituta.
Ekintza-plana Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legediak Udalari ezartzen dizkion eskakizunen barruan dago honako helburu hauek lortzeko kudeaketa hobetzeko:
a) Dagokion eremu akustikoan edo akustikoetan kutsadura akustikoari dagozkion gaiei orokorrean aurre egitea.
b) Isurketa edo immisio muga-balioak gaindituz gero, edo kalitate akustikoko helburuak betetzen ez badira, egin beharreko lehentasunezko ekintzak zehaztea.
c) Aglomerazioetako eta eremu zabaleko gune lasaiak babestea kutsadura akustikoa areagotzearen aurka.
2025/03/11-an argitaratua