Hondartzetako eguzkitakoen zozketa

Aukeraketa apirilaren 29ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eguzkitakoak 2025

Egin da hondartza denboraldirako eguzkitakoak esleitzeko zozketa Udaletxeko Udalbatza aretoan. Zerbitzua 3 denboralditarako esleituko da. 2025eko denboraldia ekainaren 15etik irailaren 30era izango da.

Zenbaki horiek toldoa aukeratzeko hurrenkera ezartzen dute eta martxoaren 24tik aurrera (astelehena) izapidetu ahal izango da, eguneko 60 pertsonako kupoetan.

Zozketaren emaitzak
Orokorra: 329

Desgaitasuna duten pertsonentzat: 16

Aukeraketa egiteko moduak
Esleipena Udalaren webgunearen bidez egingo da, bertara sartzeko erreserba zenbakia sartu beharko delarik

Herritarren harreta zerbitzurako bulegoetan, Udalinfon, hitzorduarekin, eskatu hitzordua webgunean edo deitu 010era


Guztira 1.726 eskaera erregistratu dira eta kupo orokorreko 1165 eta desgaitasuna duten pertsonentzako 28 toldo zozkatu dira (21 eskaera zeuden). Zozkatutako toldo, karpa eta eguzkitakoak honela banatzen dira:
  • Zurriola: 240 toldo
  • Kontxa 290
  • Ondarreta: 424 toldo, 82 karpa eta 157 eguzkitako

Egutegia
  • 2025/01/24: eskaera-aldiaren hasiera (00:00)
  • 2025/02/07: eskaera-aldiaren amaiera
  • 2025/03/04: eskaeraren egoera webgunean bistaratzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
  • 2025/03/14: erreklamazioak aurkezteko epearen amaiera
  • 2025/03/17: zozketa zenbakiaren esleipena
  • 2025/03/20: zozketa eguna
  • 2025/03/24: lehen esleipen-fasearen epearen hasiera
  • 2025/04/29: lehen esleipen-fasearen epearen amaiera
  • 2025/05/05: bigarren esleipen-fasearen epearen hasiera
  • 2025/05/09: bigarren esleipen-fasearen epearen amaiera
  • 2025/06/02: salmenta librearen epearen hasiera
  • 2025/07/31: salmenta librearen epearen amaiera

Informazio guztia kontsultatzeko, oinarriak, tasak, ordenantzak eta toldoen planoa

2025/03/19-an argitaratua