Udalak adinekoentzat etxebizitza aholkularitza zerbitzu berri bat eraikitzen ari da

Zerbitzuaren oinarriak ekainerako prest egotea espero da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udala adinekoei etxebizitzaren inguruan informatzeko, aholku emateko eta lagun egiteko zerbitzu bat ari da diseinatzen. Zerbitzu hori, itxura guztien arabera, hurrengo agintaldian jarriko da martxan. Asmoa da batez ere adinean sartzen ari diren pertsonei argibideak ematea etxebizitzaren inguruko erabakiak hartu behar dituztenean eta bestelako kontuak antolatu behar dituztenean (hala hala nola irisgarritasuna hobetzea, etxebizitza egokitzea edo banantzea). Ekimena Donostia Lagunkoia programaren barruan sartzen da.

Etxebizitza eta zahartzea

2018ko martxoan, Etxebizitza Udal Plan berriak besteak beste Donostiako etxebizitzaren egoerari, tamainari eta irisgarritasunari buruzko informazio zabala bildu zuen. Planak, Donostia Lagunkoia ekimenaren laguntzaz barneratu zituen ere Donostian zahartzen ari diren pertsonek lehentasunezkotzat jotzen dituzte alderdi hauek: etxea egokitzea eta erraz iristeko moduan jartzea; arauak moldatu eta malgutzea; bestelako finantza tresna batzuk sortzea; ostatu hartzeko askotariko aukerak ematea, eta baliabideei buruzko informazioa jasotzen laguntzea, besteak beste. Hau da, bizitzako aldietan pertsonek etxebizitzarekin erlazionaturik dituzten beharrak.

Donostian, 1.623 eraikin daude igogailurik gabe, eraikin guztien % 17, eta, horietan, 29.045 pertsona bizi dira, hau da, biztanleen % 15,6. 65 urtetik gorako 5.034 pertsona bizi dira 2. solairuan edo goragoko solairu batean, igogailurik gabe. Horietatik, 80 urte baino gehiago dituzte 1.782 pertsonak.

Etxebizitzaren tamaiari dagokionez, Etxebizitzen % 30,4 lagun bakarrekoak dira, guztira, 23.437, eta, batez besteko azalera, 80-85 metro koadro.

Datu horiek eta herritarren beharrak kontuan hartuta ari da Udala zerbitzua diseinatzen, adinekoei erantzun bat emateko, lagun egiteko eta aholku emateko etxebizitzaren inguruan erabakiak hartu eta bestelako kontuak antolatu behar dituztenean.

Zerbitzua diseinatzen



Zerbitzuak diseinatzeko ikuspegiarekin ari da prestatzen Udala zerbitzu hori. Metodologia horrek erabiltzaileetan jartzen du fokua, eta prototipo azkarrak sortzen ditu, konponbide arinagoak eta kostu txikiagokoak lortzeko.

Adineko pertsonei elkarrizketa sakonak egin zaizkie, eguneroko bizimoduan nola moldatzen diren jakiteko: nola bizi diren, zein diren haien eguneroko ohiturak, nola bilatzen duten informazioa, zein den haien etxebizitzaren egoera, zer harreman duten zerbitzu publikoekin. Horrez gain, zerbitzu publiko eta pribatuak ematen dituztenei ere egin zaizkie elkarrizketak. Gainera, lantegiak ere egin dira, zerbitzuak erabiltzaileen ikuspegitik zer ezaugarri izan behar dituen jakiteko eta hurrengo hilabeteetan prototipoak eta probak zeren gainean egin jakiteko.

Hurrengo pausoak

Hiru prototipo abiaraziko ditugu martxoa eta maiatzaren bitartean:

  • akonpainamendu eredu berri bat, Etxegintzako etxebizitzaren arloko informazio, aholkularitza eta laguntza zerbitzuan bertan;
  • txebizitzari buruzko informazioa eragile aliatuen bidez (publiko eta pribatuak, adinekoen elkarteak edo finken administratzaileak) ematea;
  • eta atez ateko zerbitzua, Gizarte Ekintzarekin batera, informazioa adin edo egoera fisikoa dela-eta isolamendu handiagoko egoeran dauden pertsonengana hurbiltzeko.

Horrekin batera, jarraipen talde bat sortuko dugu, herritarrek eta udal teknikariek osatua, prototipoen funtzionamendua aztertu eta behin betiko formulazioari begira behar diren doikuntzak egiteko. Aurtengo ekainerako, etorkizuneko zerbitzuaren oinarriak prest egotea espero dugu.

Etxegintza Lagunkoia hedapen txostena.pdfEtxegintza Lagunkoia hedapen txostena.pdf

2019/03/06-an argitaratua