Emakumeen Etxeak 2021-2022 memoria argitaratu du

Bertan, tarte horretan egindako ekintzei buruzko informazioa aurki daiteke.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Urtero bezala, Donostiako Emakumeen Etxeak memoria berri bat atera du, eta bertan, askotariko informazioa aurkitu daiteke. Alde batetik Etxearen datu orokor, organigrama, erabiltzaileei buruzko datuak, aurrekontuak eta egin diren hobekuntzak azaltzen dira. Gainera, Etxeak eskaini dituen zerbitzuak aurkitu daitezke bertan, baita elkarguneen, matraka guneen, formakuntzarako blokeen eta ekintzen informazioa.

Aldaketa urtea izan da. Pandemiak atzera egin duenean, berriz ere abiadura hartu du Etxeak. Askoz bazkide gehiago dira orain, jarduera gehiago programatzen dira, toki guztiak erabiltzen dira eta edukiera jada ez da lehen zen oztopoa. Etxeak ez du erreferentzialtasunik galdu, eta presentzialtasuna etorri denean, lehen baino biziago dago berriz ere, eta inoiz baino biziago izateko bidean doa.

Nabarmengarria da 2021eko irailetik 2022ko uztailera arte 18,000 bisita baino gehiago egon direla Emakumeen Etxean.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/03/13-an argitaratua