Azaroak 20: haurren egun unibertsala

Udalak hiriko hainbat lekutan ekintzak antolatu ditu honi buruz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
CDN 30 años - Convención sobre los derechos de los niños


Donostiako Udalak, Eskubide Zibileen, Kultur Aniztasunaren eta Gazteria bulegoen bitartez, Donostiako Ereski abesbatza, Unicef, Dar Dar, Mestiza eta Donostia Kulturaren laguntzarekin batera, haurrak, gazteak eta hiritarrak gonbidatu nahi ditu haurren eskubideen balioa ulertu eta hauen esanahia sustatzera, azaroaren 20an, Haurren Egun Unibertsala dela eta.

Egun hau gogoratzeko Europar Batasunak atera duen logoa Udaletxeko balkoia eta Kursaalean ikusi ahal izango da.

Jarduerak


Horrela, azaroaren 20an, asteazkenean bertan, alde zaharreko San Bizente elizan arratsaldeko 18:00etan Donostiako Ereski abesbatzaren kontzertua iruditan izango dugu, Amnistia Internacional-ekin elkarkidetzan. Bertara hiritargo guztia gonbidatua dago eta kontzertua dohain izango da.

Horiekin batera, azaroak 4tik 18ra bitartean Dar Dar gizarte ekimenezko kooperatibak, Giza Eskubideak landuko ditu antzerkiaren bidez Donostiako hainbat ikastetxeetan: 17 emanaldi eskainiko ditu bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat. Saio hauen bidez, Indarkeria Zuzena, Indarkeria Estrukturala eta Indarkeria Kulturalaren definizioak helarazi eta Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuna landuko dira.

Udal liburutegietan ere, “Ipuinaren ordua” izeneko saioa, beti bezala, euskaraz 2-4 edo 3-5 urte bitartekoentzat eskainiko da. Saioek haurraren eskubideak hartuko dituzte ardatz azaroaren 20ko astean. Ipuinak kontatzea irudimena eta fantasia pizteaz gain, modu ezin hobea da baloreak transmititzeko. Ipuinak The last chip, Barruko lehoia, Tontolapiko, ¡Hola!,¡Hola!, Mailu zopa, Por quatro esquinas de nada, Urdaburutarrak, Arturo eta Klementina eta Arrosa eta leuna, izango dira.
  • Astelehena, azaroaren 18an: Liburutegi Nagusia Haur Sailean, Intxaurrondo Berrian eta Ernest Lluchen 18:00etan.
  • Asteartea, azaroaren 19an: 18:00etan, Loiolan.
  • Asteazkena, azaroaren 20an: Okendon 18:00tan, eta Casares-Tomasenen 17:00etan.
  • Osteguna, azaroaren 21ean: Egian 18:00tan eta Larratxon 17:00etan.
  • Ostirala, azaroaren 22an, Lugaritzen, arratsaldeko 18:00etan.

Bestalde, Aieteko, Altzako, Amarako, Bidebietako, Egiako, Intxaurrondoko eta Martuteneko haurtxokoetan aste horretan zehar Unicefek proposatzen dituen “Nigatik eta nire lagun guztiengatik” material didaktikoarekin, lantegiak martxan ipiniko dira, 6 urratsetan haurtxokoetatik mundua aldatzeko. Gainera azaroaren 16an Aieteko eta Intxaurrondoko, eta azaroaren 23an Egiako haurtxokoek “Familiarekin jolasean” programan ere haurren eskubideen inguruko ekintzak burutuko dituzte.

Horrez gain, Gazteleku guztietan ere, aste hrretan zehar Haurtzaroaren nazioarteko eguna ospatuko da ekimen desberdinekin.

Azkenik, Mestiza, elkarte artistiko soziokulturalak, azaroaren 21ean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, Loiolako Kultur Etxean zuzeneko musika, ipuin kontaketak, jolasak, marrazketa eta merendola eskainiko du, 0-6 urte bitarteko haurrentzat. Abracadabra, Sweetlulu, Paula Arbide, Radio Donosti, Fondo de Cultura Económica, Laboral Kutxa eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.

2019/11/18-an argitaratua