Azaroaren 12tik aurrera, Udalinfo herritarren arretarako bulego nagusiak lekuz aldatu dira Easotik eta Goikoa jauregitik Ijentea 1era (Udaletxea), sarrera Boulevardetik.
Kokapenak eta ordutegiak:
Ijentea 1 -> 9:00-14:00 eta 16:00-18:00
Morlans -> 9:00-14:00
Altza -> 9:00-14:00
Aurretiko hitzordua
Derrigorrezkoa ez bada ere, bulegoetara aldez aurretik hitzordua eskatuta joatea gomendatzen da. Hitzorduarekin ez duzu ilararik itxaron beharko eta arreta eraginkorragoa eman ahal izango dizugu
Hitzordua eskatzeko webgunean hartu dezakezu edo 010era deituta.
Udalinfo Donostiako Udalak herritarren arretarako duen zerbitzua da. Bertan herritarrek informazioa jaso, tramiteak egin eta Udalari beren ohar, kezka edo iradokizunak helarazteko aukera dute. Bere egoitzak Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak dira.