Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiaren palmaresa

Fadia's Tree (Sarah Beddington) pelikulak Film Onenari Saria irabazi du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Nuestra libertad (Celina Escher; Suedia-El Salvador, 2021) filmak Giza Eskubideen 19. Zinemaldian Ikusleen Saria Film Luze Onenari lortu du.

Fadia's Tree (Sarah Beddington; Erresuma Batua, 2021) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Joel Ramírez zuzendariaren Prescindibles (Espainia, 2020) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.

Gau honetan (20:00) Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango zaio Mali Twist (Robert Guédiguian, 2021) filmaren proiekzioarekin.

2022/04/08-an argitaratua