Egin zure proposamena 2025ko Urrezko Danborra aukeratzeko

Azaroaren 10era arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren astelehenetik, urriak 28, hasita, erroldatuta dauden donostiarrek Urrezko Danborrerako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 10era bitartean. Proposamenak internetez egin ahal izango dira www.donostia.eus/urrezkodanborra udalaren web atarian.

Proposamenak bidali ahal izango dituzte
  • erroldatuta dauden donostiarrek
  • hiri honetako elkarteek
  • fundazioek
  • kirol klubek
  • enpresek
  • talde politikoek

Hala behar duten pertsonek, Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetan laguntza jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Bakoitzeko proposamen bakarra onartuko da.

Urrezko Danborra aukeratzeko prozedura

Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko ditu azaroaren 11tik 22ra bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.

Azaroaren 25a eta 29a artean Batzorde horrek gehienez 3 hautagai aukeratuko ditu. Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute.

Eta bozeramaileen batzordean gehiengorik ez badago?

Gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egin ahal izango dute boto bidez abenduaren 9tik eta 15era bitartean.

16 urtetik gorako herritar erroldatuek irabazlea hautatzeko aukera izango lukete herri-bozketa bidez.

Horrenbestez, abenduaren 16an jakinaraziko luke Udalak hautagaitza saritua, boto gehien jaso duena, eta ondoren udalbatzarrak berretsi beharko du.

2024/10/25-an argitaratua