Izena emateko epea zabalik Kontadoreseko udaberriko laborategietan

5 laborategi programatu dira apirilaren 21etik aurrera sukaldaritzarekin eta dantzarekin zerikusia izango dutenak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

KONTADORESek hainbat ikastaro programatu ditu 2021eko apirila eta ekaina bitartean. Guztira 56 plaza eskainiko dira, 5 laborategi kulturaletan banaturik: Dancehall, Twerking feminista, Munduko sukaldaritza, Supper club eta Batch cooking. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta euren poltsikora egokitutako prezioekin. Aurtengo ikasturtean, gainera, gizarte laguntzak jasotzen dituzten familietako kideei %15eko murrizketa ezarriko zaie ordainketan.

Bestalde, Covid19 krisia dela eta, Kontadoresek berezko protokoloa du gaixotasunaren hedapenaren aurrean arriskuak ekiditeko. Beraz, ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira une oro.

Kontsultatu Kontadoreseko protokoloa.

HEMEN daude proposamenei, egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko zehaztasunak.


Parte hartzeko irizpideak

Oro har, gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere eta lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteak. Halaber, Laborategien eskaintza, aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren partaidetzaren egokitasuna balioztatuz gero, eta plaza libreak egonez gero.

Izen ematea

Izena emateko honako webgunera jo behar duzue: www.kontadores.eus;


Info+

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro, 13 . Bidebieta. Donostia-San Sebastián.
T: 943 483 476
Web: www.kontadores.eus
Harremanetarako: https://www.kontadores.eus/es/sobre-kontadores/contacto
Ordutegia:
Asteartetik Ostiralera 17:30etik 20:30era
Larunbatetan 17:00etatik 21:00etara

2021/04/13-an argitaratua