A-25 kanpaina indarkeria matxistaren aurka

Diseinu grafikoko ikasleek kanpaina sortu dute epaiketa sozial matxista salatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Azaroaren 25a ospatzeko, Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko Goi Mailako Graduko Prestakuntza Zikloko ikasleek “Epaitua / Juzgada" kanpaina sortu dute. A-25 kanpaina honetako irudia dBuseko 30 markesinatan eta sare sozialetan egongo da ikusgai. Azaroaren 25aren inguruan antolatutako hamaika ekintza jasotzen dituen diptikoaren azala da irudia ere.

Berdintasun Bulegoa urte osoan aritzen da prebentzioa lantzen, autodefentsa feministaren bidez eta erasoen aurkako kanpainak eginez hiriko une garrantzitsuetan (jaietan, esaterako). Gainera, Emakumeen Etxean indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeentzako espazio eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dira.

Egun honen harira, indarkeria matxista lantzen da haurtxoko eta gaztelekuetan, lantegi eta ipuinen bidez eta horma-irudiak eginez.

Azaroaren 22an, 19:00etan, Donostiako III. Beldur Barik Lehiaketako sariak banatuko dira, Kontadoresen.

Bestalde, hilaren 25erako, Donostiako Asanblada Feministak manifestazio baterako deia egin du. Manifestazioa Boulebardetik abiatuko da, 19:00etan.

Urtero bezala, Emakumeen Etxean puntu moreak eskuratu ahal izango dira, norbaitek bere bulegoan, establezimenduan edo beste tokiren batean jarri nahi baditu ere. Puntu more horiek jarrita egongo dira Dbuseko autobusetan, udaletxean eta udal eraikinetan.

2019/11/19-an argitaratua