Elkarteentzako Ikastaroak

'Komunikazio Tresnak', 'Talde coaching-a eta gatazken kudeaketa', 'Elkarteen lege eta zerga betebeharrak' eta 'Proiektuak nola landu'.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza zerbitzuak entitateen kudeaketan zein proiektu edo ekimenen garapenean elkarteentzako lagungarri izan nahi duten 4 ikastaro antolatu ditu. Ikastaro hauek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.

  • Ikastaro bakoitzak egun bateko edo bi eguneko iraupena du: saio bakoitza bi ordutakoa izango da, azaroa eta abendua bitartean.
  • Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), 18:00etatik 20:00tara.
  • Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko auikera edukiko du. Izen-ematea doakoa da, eta ondorengo inprimakiaren bitartez egin beharko da, azaroak 11 baino lehen: Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete eta izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Izen-ematea doakoa da eta inprimaki hau betez egin beharko da .

PROIEKTUAK NOLA LANDU


Gazteleraz: abenduak 13 asteartea
Euskaraz: abenduak 14 asteazkena
2 ordutako saio bakarra, 18:00etatik 20:00tara.
Modu praktikoan, proiektu bat gauzatzeko beharrezkoak diren pausuak berrikusiko dira, proiektu orok erantzun behar dituen galderak aztertuta.
Emun-en eskutik

KOMUNIKAZIO TRESNAK



Azaroak 15 eta 22 (astearteak)
2 ordutako 2 saio, 18:00etatik 20:00tara.
Euskaraz
Elkarteon proiektuak edo ekimenak hobeto komunikatzen lagunduko diguten tresna eraginkorrei buruz arituko gara: mailing, whatsapp, sare sozialak...
TaPuntu-ren eskutik

TALDE COACHING-A ETA GATAZKEN KUDEAKETA



Azaroak 16 eta 23 (asteazkenak)
Gazteleraz
2 ordutako 2 saio, 18:00etatik 20:00tara.
Taldeen lana eta potentziala hobetzeko eskura ditzakegun mekanismoak eta gatazkak kudeatzeko lagundu dezaketen tresnak landuko dira.
TaPuntu-ren eskutik


ELKARTEEN LEGE ETA ZERGA BETEBEHARRAK


Gazteleraz: azaroak 29 asteartea
Euskaraz: azaroak 30 asteazkena
2 ordutako saio bakarra, 18:00etatik 20:00tara.
Elkarteen betebeharren inguruko informazio praktikoa eskainiko da, bai elkarte barnera begira zein administrazio ezberdinekiko.
Emun-en eskutik

- Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.

- Ikastaroren baten izen-emate nahikorik jasoko ez balitz, bertan behera gelditu liteke.

2022/11/04-an argitaratua