Doako hitzaldi berriak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatzeko.

TREBA Gurasoak proiektuak hainbat jarduera eskaintzen ditu maiatzera arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako Gazteriako Sailen laguntzarekin, Gipuzkoako gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Aurreko ikasturtean jarri zen martxan lehenengo edizioa, eta 2022-2023 ikasturtean bigarren edizioa martxan da dagoeneko.

Donostian 2023ko urtarrila eta maiatza bitartean garatuko da. Gurasoei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gai ezberdinei buruzko 10 hitzaldi antolatuko ditugu hirian zehar, lehen esan bezala 2023ko urtarrila eta maiatza bitartean.

Guraso-elkarteek, ikastetxeek edo hiriko beste hezkuntza-eragile batzuek egindako eskaerak jaso ditugu, eta haien kezketan, beharretan edo gai ezberdinen inguruko premian oinarrituta antolatu ditugu hitzaldiak.

TREBA Gurasoak: hitzaldiak



Urtarrila


1.- Seme-alaben autoestimua elikatzen
Trebatzailea - Nerea Mendizabal
Data: Urtarrilaren 17an, 18:15etik 19:45era.
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz

2.- Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean
Trebatzailea: Leyre Cano
Data: Urtarrilaren 25ean, 17:30etik 19:00etara
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat.
Hizkuntza: Euskaraz


Otsaila


3.- Zer egin dezakegu gure haurrek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Otsailaren 7an, 17:30etik 19:00etara
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

4.- Nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak
Trebatzailea: Donna Apellaniz Nieto
Data: Otsailaren 8an, 18:00etatik 19:30era
Non: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea 13, Bidebieta)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz



Martxoa


5.- Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Martxoaren 2an, 17:30etik 19:00etara
Non: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusia (Tolosa Hiribidea 70)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz

6.- Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean
Trebatzailea: Leyre Cano
Data: Martxoaren 20an, 17:30etik 19:00etara
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

7.- Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Martxoaren 30ean, 17:30etik 19:00etara.
Non: Kirol Etxea (Anoeta Pasealekua 5)
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz


Apirila


8.- Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?
Trebatzailea: Rakel Gamito
Data: Apirilaren 27an, 17:30etik 19:00etara
Non: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusia (Tolosa Hiribidea 70)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz


Maiatza


9.- Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?
Trebatzailea: Rakel Gamito
Data: Maiatzaren 2an, 17:30etik 19:00etara.
Non: Intxaurrondo Kultur Etxea (Felix Gabilondo Plaza 1)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz

10. Komunikazio ez bortitza
Trebatzailea: Nerea Mendizabal
Data: Maiatzaren 8an, 17:30etik 19:00etara
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz



Hitzaldiak doakoak dira. Plaza mugatuak dira aforoa bete arte.



INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Donostiako Udaleko Gazteria Saila - 943 481909, gazteria@donostia.eus

2023/01/09-an argitaratua