Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Rotetako kolektoreen berroneratzea, Zuloagaren koadroak, Radarrak, Suhiltzaileen irratiak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Rotetako kolektoreen berroneratzea

Tokiko Gobernu Batzarrak Rotetako hiri-berroneratze integralerako eta udal zerbitzuak berritzeko obren proiektua onartu du. Proiektuaren aurrekontua 3.191.725 eurokoa da eta burutzeko epea 21 hilabetekoa.

Proiektuaren xedea Roteta auzoan sare bereizlea proiektatzea da, ur beltzen kolektore baten eta euri uren kolektore baten bidez. Gainera, proiektu honetan kontuan hartzen da hiri drainatze sistema jasangarriak sartzea.

Hiri eremuan, kaleak eta espazio publikoak drainatzeko sistemak egokitu egin behar dira klima aldaketaren ondorioz aurreikusten diren muturreko fenomeno meteorologikoei aurre egiteko. Drainatze jasangarriko sistemek euri uren infiltrazio naturala ahalbidetzen dute, haien bolumena arinduz eta azalera gogorretatik datorren jariatze ura xurgatzea erraztuz.

Zuloagaren koadroak

Tokiko Gobernu Batzarrak Antonio eta Lucia Zuloagak 1967an Donostiako Udalari egindako Ignacio Zuloaga Zabaleta margolariaren zazpi koadroren eta marrazki baten dohaintza errebokatzeko akzioa gauzatzeko eta jaso zituen dohaintzan emandako obrak itzultzeko eskaera ezestea erabaki du.

Radarrak

Tokiko Gobernu Batzarrak radar kabinak hornitu, eraiki eta mantentzeko, zinemometroak alokatzeko eta irudiak eta isunak kudeatzeko etorkizuneko kontratuaren prestazioei buruzko aurretiazko kontsulta deialdia egitea onartu du.

Helburua egungo instalazioak zabaltzea eta hobetzea da, udalaren eskumeneko bideetan abiadura kontrolatzeko, hiriko bide segurtasuna hobetzeko.

Suhiltzaileen irratiak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Tetralogik, SLLri esleitzea Donostiako Suhiltzaile Zerbitzurako 50 irrati eramangarri digital eta 10 irrati mugikor digital hornitzeko eta martxan jartzeko kontratua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren DMR Tier III sareari atxikitzeko. Kontratua gauzatzeko epea 8 hilabetekoa da, eta aurrekontua 57.656 eurokoa.

2023/04/18-an argitaratua