30. Lilatoia

Bulebarra 7:00etatik 13:00era trafiko mota guztientzat itxita egongo da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Martxoak 10a Igandea 10:30etan 30. “LILATOIA” lasterketa ospatuko da.

Ibilbidea honako hau izango da:

Bulebarra, Hernani, Askatasun hiribidea, Urbieta, San Martin, Foruak, Argentinar Errepublika, Zurriola, Nafarroa hiribidea, Pasai kalean buelta, Nafarroa hiribidea, Zurriola, Erregina Erregentea, Bulebarra.

Hori dela eta, Bulebarra 7:00etatik 13:00era trafiko mota guztientzat itxita egongo da.

Bulebarreko autobus geltokiak ez dute zerbitzurik izango, hortaz, 28, 21, 26, 25, 5 lineek Okendo kalean egingo dute geralekua ;aldiz, Ekialdeko lineak 13, 8, 9, 29 eta 31 Idiakez kalean izango dira.

Garayarreko lineak libre dagoen markesinan geldituko dira (erdian dagoen marquesina) eta Bengoetxea kaletik aterako dira .

Askatasun hiribidetik ibiltzen diren autobus guztiak, lasterketa askatasun hiribidea eta urbieta pasa arte geldituko dira.

Zurriola Hiribidea erdialderuntz, itxiko da lasterketa bukatu arte. Trafiko guztia Ategorrieta, Galtzara Nagusia eta Kolon pasealekutik joango da.
Autobusak Okendora iritsiko dira; hemendik Bengoetxea kalea zeharkatuz Askatasun hiribidera helduko dira, bertatik beraien ohiko ibilbidea hartuko dute.

Ekialdeko autobusek Kolon pasealekutik ondoren Mirakruz kalera abiatuko dira eta hantxe geralekua egingo dute.

Idiakez eta Bulebarreko Taxi geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.

2019/03/04-an argitaratua