Udaltzaingoak saltoki eremuetan kontrola indartuko du Gabonetan
Zerbitzu berezia martxan jarri du San Sebastian Shopsekin elkarlanean egun hauetan erosketak modu seguruan egiteko
Udaltzaingoak martxan jarri du zerbitzu berezia egun hauetako merkataritza-jarduera segurtasunez garatzeko. Zerbitzu berezia aste honetan bertan ematen hasi da, Errege eguna arte iraungo du, eta
San Sebastian Shops elkartearekin elkarlanean egin da. Ondorioz, Udaltzaingoak bere presentzia areagotuko du hiriko saltoki eremuetan.
Hiri-segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotzi
Martin Ibabek adierazi du, “
Gabonetan ohikoa dela jende gehiago ibiltzea hiriko saltoki eremu nagusienetan, eta ondorioz, adi egon behar dugula hiritarrek zein saltokiek jasan dezaketen lapurretekin”.
Horiek horrela, Martin Ibabek honakoa esan du: “
Udaltzaingoak eta San Sebastian Shopsek harreman estua dute, eta hori ikusi ahal izan da saltokien segurtasunarekin lotura duten hainbat proiektutan izan duten parte-hartzean. Horien artean, Inspect2 proiektua landu zuten, hain zuzen ere, harremana gehiago sendotzeko balio izan zuen proiektua”.
Hortaz, Ibabek azpimarratu du “
Udaltzaingoa gertuko polizia dela, eta azken asteetan San Sebastian Shopsen deia jaso ondoren zerbitzu berezia antolatzeko erabakia hartu duela. San Sebastian Shops egun hauetako jarduerarekin arduratuta dago, eta beraz, prebentzio zerbitzu berezia martxan jarri dugu, eta patruila gehiago – uniformatuta eta kalez jantzita – ibiliko da saltoki guneak dauden lekuetan. Helburua da, delituak ekiditea eta merkatariei lasaitasuna ematea”.
On line salaketak
Era berean, Hiri-segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotziak gogorarazi du, baldin eta merkatariren batek edo hiritar batek lapurreta bat jasaten badu, Udaltzaingoak kanal berezia duela edozein gailu mugikorra erabilita salaketa on line egin ahal izateko, polizia-etxera joan behar izan gabe.
Horren harian, Martin Ibabek honakoa gaineratu du:
“Delitu hauen gaineko salaketak (diru zorro, poltsak edo bizikleten lapurretak, saltokietan, etxebizitzetan edo ibilgailuen barruan egiten diren lapurrak, etabar) modu eraginkorrago batean jaso eta tramitatzeko aukera ematen duen kanala da. Gainera, merkatariek zein hiritarrek salaketa jartzeko ez dute polizia-etxera joan beharrik. B@KQ ziurtagiriaren bidez www.donostia.eus web gunean edo Donostia Eskura APPan sartu daitezke tramitera eta modu erosoan egin”.
B@KQ ziurtagiri digitalaren bidezko on line salaketa sistema 2023ko martxoan jarri zen martxan. Urte horretan Udaltzaingoak 220 salaketa jaso zituen sistema honen bitartez. 2024an Udaltzaingoak 600 salaketa baino gehiago tramitatu ditu.
2024/12/18-an argitaratua