Alokairua eskatzeko espedienteei puntuak berriro esleitzea
Baremazioaren berritzea
Joan den apirilaren 3an, Etxegintzak alokairuko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen baremazioa berritzeari buruzko deialdia onartu zuen.
Hala ere, egiturazko arrazoiengatik eta araudi berrira egokitzeko beharragatik, orain arte ezinezkoa izan da prozesua martxan jartzea.
Gai horiek guztiak konponduta, Etxegintza prozedura hasteko prest dago, eta, horren ondorioz, beste deialdi bat onartu behar da, beste itxiera-data batekin, apirilean onartutakoaren ordez. Alde horretatik, 2025eko irailaren 11 arte (egun hori barne) egindako eskabideak hartuko dira kontuan prozedura horretarako. Puntuak esleitzeko, interesdunek ordura arte aitortutako inguruabar pertsonalak baloratuko dira.
Puntuazioak esleitzeko, mugaeguneratutako PFEZaren azken kanpainari (2024koa) dagozkion datu fiskalak hartuko dira kontuan.
Baremazioaren behin-behineko emaitza eta eskabide bakoitzari emandako puntuazioa jakinarazi egingo dira, eta alegazioak aurkezteko hamar egun balioduneko epea irekiko da. Ebatzi ondoren, behin betiko emaitza jakinaraziko da.
Erlazionatutako dokumentuak
2025/09/10-an argitaratua