Azaroak 10: aldaketak trafikoan, garraioan eta aparkalekuetan

Boulevard Zumardia itxita egongo da goizeko 05:00etatik 17:00ak arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igande honetan, azaroaren 10ean, Behobia-San Sebastián lasterketa izango da. Lasterketa hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Trafiko eraginak azaroaren 10ean

Igandea, azaroak 10, lasterketa eguna, Boulevard Zumardia, Legazpi kaletik, itxita egongo da goizeko 05:00etatik 17:00ak arte.

Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.

Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Eta 9:30etik desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15ean gutxi gorabehera.

9:30etik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, Mugikortasun Agenteek itxiko dituzte Erdialderako norabidea duten honako kaleak: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Boulevarda. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.

Ulia pasealekuko bizilagunek, 9:30etik 13:00etara, Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara.

Ekialdetik irten edo hirira sartzeko, Gi-20a (saihesbidea) erabiltzea gomendatzen da, Intxaurrondo, Marrutxipi (lotura berria Monsen) eta Altza lotuneetatik, Groserako sarrera izan ezik, Loiolako Erriberako sarbidetik edo Carlos I.

Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.

TAO

TAO 1-1 sektoreko aparkaleku baimena duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan. Baimen hau edukiko dute azaroaren 8tik, ostiraletik, azaroaren 11ra arte, astelehenera arte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Lasterketa ekialdetik etorriko denez, garraio publikoko autobus guztiak Zubiaurre pasealekutik hurbilduko dira Jai Alairaino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura, eta Mirakruz Gainerantz, Mirakruz kaletik edo/eta Zubiaurre pasealekutik.

Lasterketa bukatzen den neurrian, 15:00etatik aurrera gutxi gorabehera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Boulevardeko geralekuak ezik, hauek 17:00ak aldera egingo dute.
  • Dbus-eko ibilbideetan eta geltokietan aldaketak egingo dira 07:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera
  • Ekialdebuseko Bidasoaldea, Oarsoaldea eta Donostialdeko lineek eta Lurraldebuseko Buruntzaldea eta Bidasoa-Oarsoaldeakoek ere aldaketak jasango dituzte.
  • Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du.
  • Renfek garraio plangintza berezia antolatu du eta aldiriko trenak indartuko ditu.
  • Taxiak: 04:00etatik 07:00etara taxien geltokia Boulevard, 3ra eramango da (13, Altza autobusaren geltokia) 07:00etatik Boulevardean ez da zerbitzurik izango.

Lurpeko aparkalekuak

Antolakuntzak emandako datuen arabera:
  • Boulevard: erabiltzaileak Boulevard-Hernani bidetik prestatutako erreitik irten ahal izango dira egun osoan. Sarrera moztuta 9:45etik 14:30era.
  • Kursaal: ibilgailuen irteera Nafarroa hiribiderantz izango da 10:30ak arte, lehentasuna korrikalariei. Erabiltzaileak ezingo dira barrutik irten 10:30etik 14:30era, gutxi gorabehera.
  • Okendo: Argentinako Errepublikara sartzeko trafikoa 9:45ean moztuko da. Okendo kaleko irteera 10:30etik aurrera moztuko da eta ordu horretatik aurrera, irteera Argentinako Errepublikatik egingo da kontrako bidetik Espainia plazaraino.
  • Kontxa: Andia kaleko sarbidea 5:30ean itxiko da. Askatasunaren hiribideko sarrera eta irteera irekita egongo dira egun osoan zehar.

2024/11/06-an argitaratua