Ekialdeko Barrutiak Ohiko Biltzarra ospatu du

Abenduaren 15ean Batzarrak aurreko urtetako ekitaldien kontu eman zuen eta 2026ko egitasmoen berri eman

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ekialdeko Barrutiak hainbat organo ditu Altza, Inxaurrondo eta Bidebieta auzoetan programa-jarduera zabala garatzeko.

Ekialdeko Barrutiko Udal Batzarra kudeaketa deskontzentratuko kide anitzeko organoa da, gutxienez hiru hilean behin egiten ditu ohiko bilkurak, eta hemeretzi kidek osatzen dute: Barrutiko Batzarreko zinegotzi-lehendakariak, talde politikoetako zazpi kidek, auzo-elkarteetako bost ordezkarik eta Entitateen Udal Erregistroan inskribatuta dauden erakunde sektorialetako bost ordezkarik (kultura-, kirol-, hezkuntza- eta abar).

Gaur egun zazpi lantalde aktibo daude honako arlo hauetan: Parte-hartzea eta komunikazioa, Hirigintza eta mugikortasuna, Merkataritza, Berdintasuna, Gizarte eta kultura gaiak, Egituraketa eta Memoria historikoa.

Ekialdeko Barrutiko Biltzarra kontsultarako eta informaziorako gune bat da, urtean bitan deitzen dena; Batzarreko kideek eta bilkurara joaten den auzo- edo sektore-elkarte bakoitzeko ordezkari batek osatzen dute. Era berean, saioak irekita daude barrutiko bizilagunentzat.

Ekialdeko Barrutiko Organoak eta dinamika


Abenduaren 17an elkartu zen Biltzarra aurreko urteetako aurrekontuen gauzatze-mailaren berri emateko eta 2026rako aurreikusitako proiektuak azaltzeko.

BILTZARREAN LANDUTAKO GAIAK



2024ko AURREKONTUAREKIN EGIN DIREN JARDUERAK



2024an, Ekialdeko Barrutiak 727.936 euroko aurrekontua kudeatu zuen.

Kopuru horretatik, 363.968 euro Partaidetzazko Aurrekontuetan gehien bozkatutako proposamenak garatzeko erabili ziren, eta kopuru honi esker proiektuak idatzi dira edo obrak egin dira hainbat proiektuetarako: Buenavistan haurrentzako kirol-kantxa eta auzo bereko parkearen argiztapena, oinezkoentzako pasabide bat Txaparrenen, bigarren eskuko auzo-azoka bat Bidebietan edo Guardaplata adinekoen elkartean komunen egokitzapena.



Batzarrak 2024rako onartutako aurrekontuaren gainerakoa gizarte-, kultura- eta hezkuntza-proiektuak garatzera bideratu zen: euskara-programak, kaleko antzerkia, berdintasun-ekimenak, komunitate-partaidetza eta memoria historikoa eta haur-parkeak hobetzea.

2025eko AURREKONTUAREKIN EGIN DIREN JARDUERAK



2025ean, Ekialdeko Barrutiko aurrekontua 870.853 eurokoa izan zen.


Partaidetzazko Aurrekontuetako proiekturik bozkatuenetarako 435.426,5 euro bideratu ziren, zehazki, Herrera pasealekuko argiztapena eta Otxoki pasealekuaren eta Sagastiederren arteko bizikleta-loturarako.

Gainera, hainbat partida bideratu ziren emakume migratuen parte-hartzea sustatzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko erantzun komunitarioa indartzeko, espazio publikoan berdintasuna sustatzeko, memoria historikoa bultzatzeko, hiri-mugikortasuna hobetzeko, kultura- eta euskara-ekimenak babesteko, eta irisgarritasunari eta iraunkortasunari buruzko azterlanak eta proiektuak garatzeko.

Informazio gehiago 2024-2025 aurrekontuean gauzatze mailari buruz


Aurki proiektu hauei buruzko informazio gehiago argitaratuko da.

2026 URTEKO EGITASMOAK




Biltzarrean, Ekialdeko Barrutiko Batzarrak 2026rako aurreikusitako jarduera-ildo eta proiektu nagusiak ere aurreratu ditu, aurreko ekitaldietan egindako lana sendotzen dutenak eta barrutiko auzoetako espazio publikoa, gizarte-kohesioa eta bizi-kalitatea hobetzearen aldeko apustua indartzen dutenak.

Inbertsioen kapituluan, kirola, mugikortasuna, bide-segurtasuna eta ingurumen-jasangarritasuna ardatz dituzten jarduerak jasotzen dira.
  • kirola aire zabalean egiteko eta espazio publikoen erabilera aktiboa sustatzeko proiektuen artean, Altzako kiroldegiko plazan kalistenia egiteko aukera eskainiko da eta Intxaurrondoko Felix Gabilondo plazan eta Altzako kiroldegian ping-pong mahaiak jartzea daude.
  • Mugikortasunaren eta bide-segurtasunaren arloan, esku-hartze garrantzitsua aurreikusten da Herrera pasealekuan, trafikoa lasaitzera eta segurtasuna hobetzera bideratuta, inbertsio esanguratsuko hainbat partidei esker.
  • Era berean, airearen kalitatea neurtzeko sistemak instalatzea aurreikusten da, Ekialdeko Barrutiak osasun publikoarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartuz.
  • Ekimen sozial, kultural eta komunitario ugari biltzen dira jardueren aurreikuspenean: tokiko Memoria berreskuratzeko 40 urtetan egin den lana aintzat hartzeko ekimenen artean Altzako historiaren laburpena egiteko proiektua. Horrez gain, Donostia Kulturarekin elkarlanean hainbat jarduera egingo dira, baita barrutian euskara sustatzeko programak ere.
  • 2026rako programazioak berdintasunaren eta gizarte-kohesioaren aldeko politikak ere indartzen ditu, emakume migratzaileen parte-hartzea sustatzeko, ahalduntze-eskolari jarraipena emateko, indarkeria matxistari erantzun komunitarioa emateko eta espazio publikoan berdintasuna sustatzeko partidekin. Horrez gain, bakardade-egoerei aurre egiteko jarduera espezifikoak egin dira, hiri-inguruneetan gero eta eragin handiagoa baitu
  • Gazteriaren eta gizarte-ekintzaren esparruan, gazte-sormena sustatzeko proiektuak garatuko dira, bai eta Ekialdeko Barrutira iritsi berrien harrera integrala eta komunitarioa diseinatzeko prozesua ere, bizikidetza eta gizarteratzea indartuz..
  • Azkenik, 2026ko aurrekontuak jarduketa estrategikoak aurreikusten ditu, hala nola Eskalantegiko igogailuaren proiektua idaztea, barrutian energia berriztagarrien zabalkunderako sistema berriak identifikatzeko azterlanak egitea eta aintzatespenerako eta memoria historikorako hainbat ekimen.

    2025eko edizioan boto gehien jaso duten Partaidetzazko Aurrekontuekin lotutako partidan, Cesar Benitoren Bidebietako instalazioetako aldagelak birgaitzeko eta Intxaurrondoko Matigoxotegi futbol-zelaiaren perimetroko hesia ordezteko lanetan hasiko dira.

    2026 urteko aurrekontuari buruzko xehetasunak PDF-an

2026 URTEKO EKIALDEKO BARRUTIKO BATZARRAREN BILERA EGUTEGIA


  1. Otsailak 11
  2. Apirilak 22
  3. Ekainak 3
  4. Irailak 30
  5. Azaroak 18

2025/12/26-an argitaratua