Donostia Lagunkoia etengabe aurrera egiten duen hiri plan bizi gisa bermatzen da

Hiri Planak jarduera biziko eta askotariko ekimenez jositako urtea itxi du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa





2017 urtea bizia izan da Donostia Lagunkoiarentzat. Izan ere, azken 12 hilabete hauetan askotariko ekimenak abiarazi ditu. Hauek guztiak, Hiri Planaren izaera bizia eta honen transbertsalitatea bermatu dituzten eragile eta persona ezberdinen konpromiso eta inplikazioari esker bideratu ahal izan dira.

Lau ildoen gainean eraikitako egitura



Azken urte hauetan Hiri Planak hasierako zortzi ardatz nagusiak lau orno nagusi bilakatu ditu: Espazio Publikoa eta Mugikortasuna; Bizitza osorako etxebizitza; Zaintzen duen komunitate bat; Bizitza ziklo berri baterako transizioa eta adinaren kudeaketa.

Diagnosi, plangintza eta abiarazte faseetan, Donostia Lagunkoiak OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) hiri lagunkoientzat proposatutako zortzi esparruak izan zituen ardatz.
Baina, nahitaez, hauek, gure hiriko errealitatera moldatu behar izan dira. Hala, lau lan ildo hauek, beste hiri plan eta ekimenek ez duten balore gehigarri eta bereizgarri bat ekarri diote Donostiako hiriari. Honetaz gain, egitura erraztu dute, eta Donostiari dagozkion berebiziko erronka zehatzak nabarmentzea lortu da.

Moldaketa honek Donostia Lagunkoia hiri plan bizia denaren erakusgarri da. Etengabe aurrerantz dihoana, eta errealitate konplexu batentzat malgutasuna eta egokitzapena behar dituena.

40 ekimen ezberdin baino gehiago



Donostiako adineko pertsonek, hiriko eragile ezberdinek eta Udaleko profesionalek osatzen duten lantaldeak 40 ekimen baino gehiagoren abiaraztea ahalbidetu du. Hauek guztiak, Udaleko departamentu ezberdinen zuzendaritzapean, Donostia adin ezberdinetako pertsonekin hiri lagunkoiagoa izatera laguntzen dute.

Ekimen hauen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: #Badago zer sahiestu! Mugikortasun kanpaina; Arkitekturako ikasleekin landutako Saguesi-i buruzko Belaunaldiarteko Eztabaida; Etxegintzak eta Matia Fundazioak antolatutako “Etxeak zahartzen ari den gizartean” jardunaldiak; etxez etxeko laguntzako profesionalen hausnarketa prozesuak, edo Lkaleak proiektua. Azken hau Udalak sustatu du, APTES elkartearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, eta Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programaren laguntzarekin abiarazi da.


Sarean lan egitearen zentzua



Besteak beste, 2016an onartutako gobernantza sistema abiarazi da. Hala Talde Eragile batek sustatuako lan dinamika bat hasi da. Talde honetan, adineko pertsonak, hiriko eragile eta erakundeak eta Udaleko profesionalak daude. Guztiek elkarrekin Hiri Plana bultzatzen dute.

Halaber, Donostia Lagunkoiak honako partaide hauek biltzen dituen sare lan bat bermatu du: adineko pertsonak, adin ezberdinetako donostiarrak, Udaleko eta beste erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak, mota guztietako elkarteak, hezkuntza zentroak, unibertsitateak, elkargo profesionalak…
Egitura hau inplikatutako guztion artean lankidetza eraginkorra bultzatzeko funtsezkoa da. Hala, Hiri Planaren helburuekin, eta honen aurrera egite arrakastatsuarekin bat datorren garapen bat bermatzen da. Izan ere, Donostia Lagunkoia Hiri Plan Transbertsal gisa definitzen da. Eta, horregatik, aktore ezberdinen arteko interakzio eta kooperazioa beharrezkoak ditu bere inplementaziorako. Aktore hauek publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta, Donostian, planak oinarri dituen helburu, printzipio, balore, eduki eta egiteko moduekin konpromisoa hartzen dute eta hauek guztiak partekatzen dituzte.

Donostia Lagunkoiak aktore guzti hauen inplikazioari esker aurrera egiten dut, eta baita bizi-esperientziak, ezaguera eta pertzepzioak partekatzen dituzten askotariko adineko pertsonei esker ere. Guzti hauek bizi-itxaropenaren hazkundeak eta biztanleriaren zahartzeak planteatzen dituzten erronkentzat elkarrekin erantzunak eraikitzeko hausnartzen eta eztabaidatzen dute. Bai gaur egunerako, eta baita etorkizunerako ere.

2017/12/29-an argitaratua