Ekainak 19 Koloretako arrozak ekitaldia Amara Berrin

Auzo Mahaiak antolatuta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

KOLORETAKO ARROZAK


Amara Berriko Auzo Mahaiak “Koloretako arrozak” ekitaldia antolatu du, auzoan bizi, ikasi eta lan egiten duten komunitateek elkarren artean harremanak sustatzeko. Asmo horrekin, jatorri ezberdineko komunitateek tokian tokiko erara prestatuko dute mundu osoan jaten den arroza.

Ekitaldia, aurten, Ikasbide Elkarteak antolatzen dituen jaien baitan egingo da, eta antolatzaileek parte hartzeko gonbidapen irekia egin dute, baina bereziki auzoko ikastetxeetan dauden komunitateetara zuzenduta.

Ekitaldia egitearen ideia dator Auzo Mahaian egindako hausnarketaldi baten ondoren, auzoan pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko eremuak detektatzeko asmoz: beharrezkoa ikusi zen Amara Berrin kohesio soziala lantzen joateko, besteak beste, auzoan dagoen kultur aniztasunak eskaintzen dituen ezagutza areagotzeko eta erlazioak aberasteko aukerak probestea.




AUZO MAHAIA



Amara Berrin Auzo Mahaiak 2020 eman zituen lehen urratsak eta auzoan eta auzorako lan egiten duten eragileen arteko batzar gunea da, denboran irauteko asmoz eratzen dena. Auzoko ongizatea hobetzeko heluruen baitan leudeke oinarrizko premiak asetzea eta egunerokoa osatzen duten alderdietan eragitea, hala nola osasuna, harremanak, kultura, kirola, etab. Ikuspegi honen helburua errealitateari balio erantsia ematea da, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialeko helburu zabalekin.

Auzoaren ikuspegi ezberdinak eskaini dezaketen eragile (norbanako, elkarte zein mugimendu) publiko edota pribatuek osatzen dute Auzo Mahaia. Zentzu horretan, Udala beste eragile bat da, gainerako elkarteekin proiektuak adostu, planifikatu eta aurrera eramango dituena.

2022/06/15-an argitaratua