2023an, LGTBI+en aurkako 15 intzidentzia erregistratu ziren Donostian
Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak, Cristina Lagék, Donostian 2023an LGTBI+fobiarekin lotuta izandako intzidentziei buruzko txostena aurkeztu du. 2021 eta 2022 urteetan egindakoei gehitzen zaie.
Iaz, 15 intzidentzi izan ziren Donostiako LGTBI+ kolektiboaren aurka. Horietatik %53,3 homofoboak izan ziren, gehienbat gizonek eragindakoak eta jasandakoak eta batez ere eremu publikoan egindakoak.
Cristina Lagék nabarmendu duenez, "txosten horiek tresna garrantzitsuak dira LGTBI+ kolektiboaren diskriminazioak eta gorroto-gertaerak ulertzeko eta epe ertain-luzeko joerak identifikatzeko". Era berean, azpimarratu du beharrezkoa dela "sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen duten politika publiko integratzaileak diseinatzea, bereizkeriarik eza eta aukera-berdintasuna bermatuko dituztenak pertsona guztientzat, haien sexu-orientazioa, adierazpena edo genero-identitatea edozein dela ere".
LGTBI+fobiako intzidentziei buruzko datuak eta egoerak aurreko bi urteetako txostenetan bildutakoen antzekoak dira.
LGTBI+fobiaren aurkako prebentzioan eta kontzientziazioan lanean jarraitzeko beharra azpimarratzen dute.
Zaira García Dafontek egin du txostena.
Donostian 2023an LGTBI+fobiarekin lotuta izandako intzidentziei buruzko txostena
Prentsa oharra
2024/05/16-an argitaratua