Kirol Ekintzak ekimenean izena emateko epea maiatzaren 2an irekiko da

Udal kiroldegietako ikastaroek hiru hilabeteko iraupena izango dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kirol Ekintzak Kanpainako ikastaroak (kirol ikastaroen eskaintza udal kiroldegietan) ekainaren 6an hasiko dira. Ikastaroek hiru hilabeteko iraupena izango dute: ekaina, uztaila eta iraila. Abuztuan ez da saiorik izango, hilabete horretan kontzentratzen baitira mantentze-lanen urteko itxierak.

Guztira, 1.400 plaza baino gehiago eskaintzen dira hiriko udal-kiroldegietan programatu diren 104 ikastaroetan, honako jarduera hauekin: indoor zikloa, GAP, pilates, aerobik, latinzumba, padela, Cross Training, TRX eta beste batzuk. Berrikuntzen artean, Total body eta Total Training eskainiko dira.

Inauguratu berri den Altzako Kiroldegiak ere bere jarduera eskaintza izango du, 150 plaza baino gehiagorekin indoor zikloko, Total body, Pilates, gap eta beste jarduera batzuetako ikastaroetan.

Ikastaro horietarako izen-emateak on-line egin ahal izango dira maiatzaren 2tik aurrera, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta udal kiroldegietan ere egin ahal izango dira.

2022/04/29-an argitaratua