Danborrada : Bide mozketak, autobusen zerbitzu bereziak, TAOn egindako aldaketak, gomendioak,...

Hiriko zerbitzuak indartuko dira festa giroa bermatzeko. Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


 

Danborraden ibilbideak   

                         
                         




Bide mozketak eta garraio aldaketak

 
Easo eta Argentina Errepublika kaleak ohiko zentzuaren kontra jarriko dira  

Haur danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztuta egongo da. Zehazki, urtarrilaren 20an, 10:00etatik 15:00ak arte. Bulebarra eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko da, eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da.  

Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten umeen autobusentzako ezik. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainerako kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza).  

Okendo Aparkalekuko erabiltzaileek ezin izango dute Okendo kaletik atera, Republica Argentinatik, Groserantz aterako dira.  

Easo kalean San Martin eta Mendeurrenaren kale artean errei baten noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobus eta taxiak Easo kaleko bus-erreitik sartu ahal izango dira.  

Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala.  

Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.  

 
 Aldaketa guztiak PDF honetan aurkitu ditzakezu  
 

Autobus zerbitzuak San Sebastian egunean

 
San Sebastian egunean, Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzera animatzen ditugu pertsona guztiak. Urtarrilaren 20an, larunbatean, Dbusek autobus gehiago jarriko ditu egunean zehar zerbitzuak indartzeko. Urtarrilaren 19an, ostiralean, eta urtarrilaren 20an, larunbatean, gauean Gautxori zerbitzuak egongo dira auzoetara joateko. Dbuseko webgunean aurkitzu dituzu xehetasun guztiak  

Lurraldebus


Urtarrilaren 20an Donostiako eguna dela eta, gaueko zerbitzu bereziak egongo dira Lurraldebuseko zenbait lineatan  

TAO

 
Donostia eguna  dela eta,  Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, urtarrilaren 17tik, asteazkenetik, urtarrilaren 22ra arte, hurrengo asteko astelehenera arte, biak barne.  

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.

Gomendioak

 
Jaiaz gozatu ondoren etxera itzultzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Eta baldin eta oinez itzultzeko erabakia hartzen bada, ibilbidea lagunekin egitea – ez fidatu gauean ezagutu diren pertsona ezezagunekin -; bide erabilien eta argitsuenetik itzultzea, betiere leku ilunak ekidinez, besteak beste, parkeak, non eta zuhaitzek argien indarra gutxitzen duten.

Poliziek azpimarratu dute adi egon behar dela egun hauetan gora egiten duen delinkuentzia mota batekin, hain zuzen ere, diru-zorroen, sakelako telefonoen eta beste hainbat objektu txikiren lapurretekin. Beti bistan eramateko eskatu dute.  

Eta garrantzitsuena, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren iritziz, baldin eta segurtasun arazoren bat ikusten bada, 112 edo 092 telefonoetara deitzea, edo zuzenean kalean egongo diren agenteei zuzentzea ahalik eta azkarren.

Halaber, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak gogorarazten dute debekatuta dagoela 18 urtez azpikoei alkoholdun edariak saltzea, edatea edo lortzea eta, adinez nagusi direnei segidako gomendioa ematen diete: arduraz kontsumitzeko, baldin eta edan badute autoa ez hartzeko, eta egunez zein gauez garraio publikoa erabiltzeko.  

Era berean, bi poliziek hiritarrei eskatu diete auzotarren atsedena errespetatzeko, eta, horretarako, behar ez den zarata ez egiteko. Izan ere, horrela ere festaz gozatu daiteke, beste hainbat pertsona lo egiten eta atsedena hartzen ar idiren bitartean.

2018/01/19-an argitaratua