'Mimosa' proiektuaren sexualitateari buruzko belaunaldien arteko tailerrak

Parte hartzeko epea zabalik urriaren 14a arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

“Martx up!” Programaren Mimosa proiektuan izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 26tik urriaren 14ra.


Mimosa proiektua Lucia Gorostidi, Eneka Iribarren, Paula Ansa eta Sara Astier ekintzaileen interestik sortu da.
Gazte hauek, belaunaldi desberdinen arteko komunikazio eza eta tabu ugarien aurrean, trukerako eta ikaskuntzarako espazioak eskainiko dituen proiektu bat abian jartzeko beharra ikusi zuten: Mimosa tailerrak.

Helburua da belaunaldi desberdinen arteko ezagutza-, esperientzia- eta kezka-trukea sustatzea, bai eta belaunaldi guztien puntu komunak ikusaraztea eta aurreiritziak eta estereotipoak hausten laguntzea ere.
  • Adineko jendeak ere sexu-harremanak ditu?
  • Googlek ba al ditu sexuaren inguruko erantzun guztiak?
  • Harreman osasuntsu batean ez al dago eztabaidarik?
  • Galdera hauen erantzunak jakin nahi dituzu? Hau da zure tokia!

Izena emateko epea: irailak 26- urriak 14
Nola: https://labur.eus/Lj8Qt / Whatsapp 640274296 / mimosa.sexologia@gmail.com
Egunak: urriak 22, azaroak 5 eta 26
Ordua: 10:30 -12:30
Gidaria: Mahibar &co. Sexologia
Lekua: JATORRA ESPAZIOA. Larramendi kalea 14
Adina: +18
Doan



Martx Up!Donostia Gazteriaren ekimena da, eta 18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak bultzatu eta abian jarri nahi ditu, sormena, autoenplegua eta hiriaren hobekuntza sustatuz.
Kasu honetan, proiektuak belaunaldien arteko izaera du, eta Gizarte Ekintza Sailaren “Plus 55” programaren lankidetza ere badu.

2022/09/27-an argitaratua