Txomineneako babes publikoko etxebizitzen bisita birtuala

Etxegintzak sustapen honetako hainbat etxebizitzen tour birtualak eskaintzen ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hiruditek enpresaren laguntzarekin, Etxegintzak teknologia berri baten aldeko apustua egin du, Txomineneako alokairuko promozio berrian sei etxebizitza mota birtualki bisitatzeko aukera ematen duena.

Bisitatzeko moduko sei etxebizitzetako bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu (m2 kopurua, logelak, orientazioa...), eta donostiarrek promozio horretan aurkituko dutenaren erakusgarri da.

Herritarrek, modu eroso, errealista eta seguruan, edozein gailutatik bisita ditzakete beren espazioak, on line neurketak egin ditzakete, sustapen hori modu abangoardistagoan ezagutuz:

2020/06/19-an argitaratua