Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak 2022/23-2025/26 Plan Estrategikoa onartu du

Plan Estrategiko honek hurrengo ikasturteetarako helburuak zehazten ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2017-21 Plan Estrategikoaren ebaluaziotik abiatuta, Plan Estrategikoa, 2020ko abendutik 4 faseko prozesu batean garatua, Eskolako langileen parte-hartzearekin egin da, kudeatzailearen bulegoak eta Koordinazio Pedagogiko Taldeak gidatuta, eta interes-taldeen gogoetak, proposamenak eta eskaerak jasota.

Planak Eskolaren Xedea, Ikuspegia eta Balioak (XIB) aldatzen ditu, eta Misioan berariaz gehitzen ditu Eskolak bere irakaskuntza eskaintzen dien pertsonen adin, genero, jatorri eta gaitasunen aniztasuna. Era berean, ekologia eta garapen iraunkorra gehitzen dira Balioetan.

Plan Estrategikoak 2022/23 – 2025/26 aldirako helburuak zehazten ditu. Horietatik, nabarmentzekoak dira hurrengoak:
  • Hezkuntza eskaintza egonkortzea, aurreko plan estrategikoaren hazkunde zikloaren ondoren.
  • Hiriko bizitza soziokulturalean presentzia izaten jarraitzea, auzoetako elkarte eta eragile sozial eta kulturalekin elkarlanean.
  • Kalitatea eta iraunkortasun ekonomikoa mantentzea, Eskolaren zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetuz, arreta berezia jarriz Ekialdeko Barrutiari eta kalteberatasun egoeran dauden pertsonei.

Plan Estrategiko hau oinarri hartuta idatziko dira Urteko Kudeaketa Planak, eta ikasturte bakoitzean egindakoa Urteko Kudeaketa Azaltzen duen Oroitidazkiaren bidez ebaluatuko da.

Informazio gehiago: donostiaeskola.eus

Erlazionatutako dokumentuak

2023/03/02-an argitaratua