Covid-19: udal-neurriak

Eguneratua: 2020/05/26

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
     

NEURRI OROKORRAK

   
Aurretiko hitzordua eskatzea ezinbestekoa izango da aurrez aurreko arretarako; Udalinfo, Etxegintza, Hirigintza, Udal Zerga Bilketa Bulegoa edo KIUB bezalako zerbitzuek 010 telefonoan hitzordua eskatu ondoren hartuko dituzte herritarrak edo baita hainbat zerbitzuei dagozkien telefonoetan. Informazio gehiago.    
   
Altzako eta KIUB (Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa) bulegoak irekita daude. Gogoratu Morlans jada irekita zegoela. Hiru bulegoetara bakarrik aldez aurreko hitzorduarekin bertaratu daiteke. Hitzordua: 010 telefonoan.  Morlanseko bulegorako webgunean ere eska daiteke.  
          
Donostiako Udalak pixkanaka udal jarduerari ekingo dio eta datorren maiatzaren 28an, osteguna, hileko osoko bilkura egingo du, 9:30etik aurrera, Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Aurrez aurrekoa izango da, baina telematikoki jarraitzeko aukera ere egongo da. Informazioa gehiago.          
             
Herritarren Arreta 010 informazio-telefonoan zentralizatuko da. 8:30etik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Jai egun eta asteburuetan, hurrengo zenbakira deituta: 092 Udaltzaingoa. Herritarren Postontzia erabilgarri dago udal webgunean.                

Morlanseko Komisaldegira ezingo da joan galdutako objektuak berreskuratzeko edo bestelako gestioak egiteko, salaketak salbu.                                 
                      

Eskaintzen dituen udal-zerbitzuak bi kategoriatan banatzea:                                              

  • Zerbitzu kritikoak: Suhiltzaileak, Babes Zibila, Udaltzaingoa, Mugikortasuneko atal operatiboa, GLUZ, Gizarte Zerbitzuak, Garbiketa Zerbitzuak, Polloe, DonostiaTIK, Udalinfo, Osasun Publikoa, Etxeko Laguntza Zerbitzua, Abegi Etxea eta Gaueko.
  •                          
  • Kritikoak ez diren zerbitzuak: herritarrei eskaintzen zaizkien gainerako zerbitzuak
                               

Horren arabera, hau agintzen da:                    

  • Kultur eta kirol zentro guztiak ixtea, baita Musika Eskola, Emakumeen Etxea, Cristina-enea Ingurumen Baliabideen Zentroa, Haurtxokoak, Gaztelekuak, Erretiratuen Etxeak, eta zentro horietan guztietan programatutako jarduerak ere.
  •                                      
  • Herritarrei arreta emateko zerbitzuei dagokienez (Udalinfo eta Hirigintza), herritarrei eskatzen zaie, ahal den neurrian, Herritarrei Arreta emateko bulegoetara ez joateko, ezinbestekoa ez bada behintzat, batez ere Udalinfo eta Hirigintza zerbitzuetara. Aurrez aurreko arreta Morlanseko bulegoan baino ez da egingo, 09:00etatik 14:00etara.                             
    Ikusi informazio osoa
  •                        
  • Beharrezko kudeaketak egiteko, eskura izango dituzu bide telematikoak, hau da, www.donostia.eus webgunea eta 010 doako telefonoa, 19:00ak arte. Ikusi informazio osoa
                     

                             

GIZARTE LAGUNTZAK

                                         
Ordainketa etenda izango dute apirilean eta maiatzean, eta litekeena da ekainean ere aplikatzea, osasun krisiak eragindako alarma egoera luzatuz gero. Ordainketa etenda izango dute, era berean, autonomoak izanda, beren diru sarreretan % 40ko galera edo handiagoa jasaten dutenak (informazio gehiago)                  
                                 
Udalak, Donostiako Etxegintzaren eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren bitartartez, 15 etxebizitza eskaini ditu hiriko hainbat tokitan, osasun krisialdiak eta alarma egoerak eragindako gabezia jasaten duten familientzat.                            
                                            
Psikologo komunitarioen taldeak lanean jarraitzen du, eta udaleko gizarte zerbitzuak arrisku handian dauden emakumeen jarraipena egiten ari dira, haiek babesteko behar diren neurriak hartu ahal izateko –udalaren eta aldundiaren baliabideak prest edukitzea bizitoki bat behar dutenei berehalako erantzuna emateko, beharko balitz-, kasuan kasuko protokoloak aktibatuz, behar izanez gero.                    
       
Bertan behera gelditu da aurrez aurreko arreta Emakumeen Etxean, eta larrialdietarako telefono bat eskaintzen da 10:00etatik 14:00etara. Bi emakume abokaturekin ere hitz egin ahal izango da berehalako lege aholkularitza behar duten kasuei telefonoz arreta emango baitute.          
                                 
Aktibo mantentzen dira oinarrizko beharretarako udal laguntzak, baita osasun egoeratik (koronabirusaren kasu positiboei arreta) eta konfinamendu egoeratik (egoera horretan dauden adingabeentzako arreta) erator daitezkeen premiei aurre egiteko ere.                            

Donostiako Udalak dei egiten die egoera horretan dauden familiei udaleko gizarte zerbitzuekin harremanetan jar daitezen, honako zenbaki hauetan:                    
  • Larrialdi egoera bada: Gizarte larrialdiak, 7:00etatik 21:00etara, 943224411 / SOS Deiak 112, 21:00etatik 7:00etara.
  •                              
  • Premiazkoa ez bada, auzoetako gizarte zerbitzuak edo 943481400 telefonoa
                       
                                 
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ) erabiltzaile guztiei arreta ematen ari da, erantzuna egoera bakoitzera egokituz.                            

Lagunkate ekimena: Udaleko ehun bat langilek osatutako taldea hiriko adinekoekin harremanetan jartzen ari da telefonoz, haien egoera ezagutzeko eta oinarrizko beharrak (elikagaiak, botikak, etab.) identifikatzeko. Udalak berak eta hiriko gizarte eragileen lankidetza aktiboak antzemandako beharrei erantzuteko aukera emango du.        
Ekimen horretaz gain, Udalak dei egiten die donostiarrei, artatu edo estali gabeko oinarrizko premiaren bat duten adinekoen kasuren bat antzematen badute, gizarte zerbitzuei telefonoz  jakinaraz diezaieten. Horretarako, 010 zenbakia erabiltzeko eskatu du, balizko kalteberatasun egoeren berri emateko.                     Era berean, Udalak dokumentu honetan dauden zaintza baliabideak bildu ditu, bizilagunen artean zabaltzeko.    
                                 
Udalak, Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren eskuz, pasadizoko pertsonekin harremanetan jartzen ari da, azterketa pertsonalizatua egiteko eta osasun larrialdiko egoeraren aurrean ostatu hartzeko aukerak eskaintzeko.            

Gaueko Aterpea gizarte baliabidea aldi baterako itxi da, eta baliabide horren erabiltzaileak Abegi Etxera eta Ondarretako udal aterpetxera bideratu dira.          

Udalak Foru Aldundiarekin adostu du koronabirusarekin lotutako osasun laguntza espezifikoa behar duten pertsonentzako plazak hornitzea, eta horretarako baliabide egokiak jarriko dira.                                            
                                 

EKONOMIA

 
Herritarrek bertako merkataritza eta ostalaritza babesteko bonuak eskuratu ahal izango ditu erosketa bakoitzeko %30eko deskontuarekin. (Informazio gehiago)
               
2021-2022 Partaidetzazko Aurrekontuen programa eten egin da, COVID-19 delakoaren osasun publikoko krisiak eragindako egoera dela eta. (informazio gehiago)                    
                   
Merkataritza eta ostalaritza sektoreentzat, laguntza berezia Ekialdeko barrutiko saltokiak eta zenbait auzok eta Funts bat abiaraziko du Udalak. Guztiak Donostiako Sustapenaren bulegoetan eta leihatila bakarraren bidez izapidetuko dira (informazio gehiago)        
                       

IZAPIDEAK ETA ZERGAK ETA TASAK


Covid-19ak eragindako osasun alarma egoera honetan, aurrez-aurreko udal tramitazioa etenda gelditu denez, Donostiako Udalak bi neurri hartu ditu telematikoki bidea errazteko:            
  • B@k ziurtagiri elektronikoa identifikatzeko bitarteko gisa behin-behinean onartzea.
  •        
  • Errolda-izapideak burutu ahal izateko zerbitzua martxan jartzea.
             
Informazio gehiago              
             

Donostiako Udaltzaingoak salaketak jartzeko bide berri bat ireki du: 943 48 14 83 telefono zenbakira deituta egin ahal izango dira. Salaketak webgunean bertan  ere egin daitezke.                
                                   
Udalak zerga egutegi berria onetsi du, eta, ondorioz, zerga eta tasa guztiak ordaintzeko epeak aldatu egin dira. Epeak urteko azken hiruhilabetera arte luzatzen dira. Zergak eta tasak helbideratuta dauzkaten pertsonek ezarri berri den epearen azken egunean ordainduko dituzte automatikoki. (informazio gehiago)                            
                                         
Alarma egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, udal izapide guztiak etenda gelditu dira. Errege dekretu horrek eta haren luzapenek indarra galtzen dutenean berrekingo zaie epeei.

Hala ere, ziurtagiri digitala edukita, www.donostia.eus webgunean izapide horiek elektronikoki egin daitezke. Gogorarazten da izapidetze elektronikoa nahitaezkoa dela pertsona juridikoen kasuan.                          
                                   

MUGIKORTASUNA

         
maiatzaren 18tik Dbuseko zerbitzuak zabaldu egingo dira eta ordutegi berriak izango dituzte. (Informazio gehiago).
           
Zerbitzua eten denez, eta berriro aktibatu ezin den bitartean, gaur egungo sisteman abonatutako pertsonek 2020ko martxoaren 30etik ordainketa amaitzen den egunera arte urteko abonamendua izan ez duten aldiari dagokion zatia itzuliko diete, laster jakinaraziko den prozeduraren bidez.          
Koronabirusaren krisiak eragindako zailtasunak direla eta, ezinezkoa da dBizi zerbitzua luzatzea eta zerbitzu berria atzeratu egingo da (Informazio gehiago).
             

Aparkatze Arautuaren Zerbitzua (TAO zerbitzua) datorren astelehenean, maiatzaren 11, jatorrizko egoerara itzuliko da berriro Donostian. Informazio gehiago.
                 
Oinezkoen eta bizikletazaleen mugikortasuna bermatzeko eta ezarritako osasun-neurriak errespetatuz egin ahal izateko neurriak hartu dira. Horregatik, lehenengo fase batean, hiriko kale batzuk bizitegi-kale bihurtuko dira, oinezkoek, bizikletek eta autoek galtzada parteka dezaten (azken horiek 10 km/h-ko gehienezko zirkulazio-abiadurarekin).Informazio gehiago.
                 
Maiatzaren 4tik aurrera prebentzioa sendotzeko derrigorrezkoa da garraio publikoan maskarak erabiltzea, hurrengo abisura arte. Maskara banaketa bat egiten ari da garraio publikoan, Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak koordinatuta.                
Egoera berri honetan aurrean, maiatzaren 5etik aurrera, autobusetarako gomendatutako edukierak eguneratu eta handitu egingo dira (informazio gehiago).
                              
Apirilaren 14an hasiko den zerbitzuaren aldaketa berri horrekin, irteera batzuk indartuko dira erabiltzaile gehien erregistratzen ari diren lineetan eta doikuntzen lehen fasean kendu ziren linea batzuetan zerbitzua berriz emango da (informazio gehiago).                  
                         
Apirilaren 1etik aurrera Dbusen zerbitzuak aldatu egingo dira, besterik adierazi arte, eskaintza egoera berriari egokitzeko. (informazio gehiago)          
               
Bertakoen guneek bertakoentzat bakarrik jarraituko dute izaten, eta TAO ezaugarria ez dutenek ezin izango dituzte inola ere gune horiek aparkatzeko erabili (informazio gehiago)
                                       
Eskumena duten agintarien adierazpenei jarraituz, mugatu egin da Dbusen autobusetan gehienez ere sartzea gomendatzen den jende kopurua. Hauek dira muga berriak:                                  

  • 12 metroko autobusak: 20 lagun
  •                        
  • 18 metroko autobusak: 25 lagun
  •                                              
  • 10 metroko autobusak: 14 lagun
  •                                              
  • Mikrobusak: 8 lagun
                     

Kartelak ipini dira autobus guztietan baimendutako gehienezko plaza kopurua adierazteko. Erabiltzaileen erantzukizuna izango da adierazpen horiek errespetatzea.                
                                       
Autobusera sartzeko, erdiko atea erabili behar da, eta jaisteko, berriz, atzekoa, aldi berean sartzen eta ateratzen diren erabiltzaileen artean gomendatutako distantzia egon dadin. Ezin izango da aurreko atetik sartu. Mkrobusen kasuan, sarrera eta irteera ate beretik egingo da                            

  • Bidaia ordaintzeko, autobus erdian dagoen balioztatzeko makina bakarri erabil daiteke. MUGI txartelaren modalitateen bidez ordainduko da. Ezin izango da eskudiruz ordaindu ez eta aurreko makina erabili ere. Era berean, ordaintzeko aukerak murriztu dira eta ondorioz ezin da erabili kontaktu gabeko EMV banku txartela ezta Bat eta Barik txartelak ere.
  •                
  • Galarazita dago aurreko bi eserlekuak, gidariarengandik hurbilen daudenak, erabiltzea, eta horregatik zintaz mugatuta daude.


Bestalde, Dbusek indartu eta areagotu du bere autobustegian egiten duen autobusen garbiketa eta desinfekzio lana. Horrez gain, zerbitzua ematen ari direnean ere desinfektatuko dira autobusako
                           


OBRAK HIRIAN

                                           
Martxoaren 19an argitaratutako Errege Dekretu Legeak funtsezkoak ez diren jarduera guztiak gelditzea agindu du, eta horrek ekarri du Donostiako Udala egiten ari zen obra guztiak geldiaraztea.            
Parke eta lorategi zerbitzua ere gelditu da, eta lanean jarraitzen dute bakarrik kale garbiketa eta desinfekzioak eta zabor bilketa zerbitzuak.  

                               

                             

BESTE ZERBITZU BATZUK

   
Maiatzaren 25etik 25 pertsona baimenduko dira ehorzketetan. (Informazio gehiago).
         
www.polloe.eus Polloeko webgunearen bitartez, hildako baten senide edo lagunei doluminak bidaltzeko aukera eskaintzen da, “Doluminak online” zerbitzu berriaren bidez.                             
           
Marrus baratze publikoko parkean sartzea baimenduta dago maiatzaren 4tik aurrera, egun hori barne. Informazio gehiago             
                     
Udalak ur iturriak itxi ditu segurtasun higienikoagatik. Etxeko ura botilaratuta eramatea eta ontzia ohiko edukiontzi horietara botatzea gomendatzen da.          
                     
Hilerriaren edo erraustegiaren agurrean gehienez 3 pertsona egon ahal izango dira hildako bakoitzeko, bai Covid-19aren ondorioz, bai beste edozein arrazoiren ondorioz. Bestalde, era guztietako beilatokiak debekatuta daude. Erlijio-kultuak edo hileta-zeremonia zibilak egitea atzeratu egingo da, alarma-egoera amaitu arte.                    
                     
Donostiako Udalak gaurtik aurrera (martxoak 30) bertan behera utzi du DBIZI bizikleta publikoaren zerbitzua hirian.          
                                       
Donostiako Udalak erabaki du Bengoetxea kalean dagoen sorospen etxeko osasun zerbitzua ixtea.  
                                         
Familiak eta hurbileko lagunak izan izango dira COVID-19 birusarekin hildako pertsonen lurperatze edo errausketetara. Gainerako kasuetan, gehienez ere 3 pertsona egotea baimentzen da hilerrian edo erraustegian egiten diren agurretan.                  
                                   
Egunero Donostiako kaleetan egiten den ohiko kale garbiketan desinfekzioa areagotuko da.                            

Kale garbiketako langileek klorodun soluzio bat erabiliko dute, eta horrekin, modu erasokorragoan arituz, desinfekzioa eraginkorragoa izatea lortu nahi da.                            

Soluzio hori batez ere konfinamendu egun hauetan jende asko biltzen den lekuetan erabiliko da, hau da, behar-beharrezko produktuak saltzeko irekitzen diren honako establezimenduen sarrera inguruetan; supermerkatuak, farmaziak, okindegiak, harategiak eta beste janari dendak eta abar.      
               
Hondartzak, parkeak, lorategiak eta pasealeku nagusiak itxi dituzte. Hesitu egin da Haizearen Orraziaren sarbidea, Ametzagañako parkerako eta Cristina-enerako sarrerak (azken horretan, Loiolako Erriberako Mikel Laboaren pasabidetik Federico Garcia Lorcako igogailura sartzea baino ez da baimenduko). Artikutzan itxita dago bisitarientzako sarbidea.                             
                                       

KULTURA ETA KIROLA

   
II. fasera pasatzean, Udalaren kirol instalazio batzuk berriro irekitzeko baimena eman da, baldintza jakin batzuekin. Informazio gehiago.  
Maiatzaren 25ean, arratsaldean, Miniestadioa irekiko da federatuentzat bakarrik.  
   
Gaur hasi eta iraila arte, auzoetako jaiak bertan behera geratu dira uda honetan, jende asko biltzen duten ekitaldiak egiteko ezintasuna eta ekitaldi horiek dakarten hurbiltasun soziala kontuan hartuta. Informazio gehiago.    
     
UDA kanpainako ikastaroetan aurretiko izen-emateko epea ireki da. Bakarrik web-aren bidez egin ahal izango da eta maiatzaren 18tik 21era bitartean. Eskaintza txikiagoa izango da, eta higiene eta desinfekzio-neurri zorrotzak aplikatuko dira ikastaro guztietan. (Informazio gehiago)
           
Uda honetan beste kultura-, arte- eta aisialdi-jarduera batzuk egiteko lan egiten ari da Udala 2020ko udan jardueren egutegia egin ahal izateko. (Informazio gehiago)
                 
Ekitaldia ez da maiatzean eta ekainean izango iragarrita zegoen moduan. Antolatzaileak udazken aldera egin ahal izateko aukera aztertzen ari dira. Informazioa gehiago.
                           
Jazzaldiak tamaina txikiagoko edizio bat ospatuko du aurreikusitako egunetan, 2020ko uztailaren 22tik 26ra (informazio gehiago)            
                             
               
  • Kultur etxeetako ikastaroetan izena eman zuten pertsonei euren prestakuntzarekin jarraitzeko aukera eskainiko die Donostia Kulturak online plataformen bidez. (informazio gehiago)
  •                              
  • Bertan behera geratzen dira ekainerako Victoria Eugenia Antzokian programatuta zeuden ikuskizunak. Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua, apirilaren 29tik aurrera. Leihatilan erositako sarrerak, aldiz, txarteldegian bertan itzuli beharko dira Donostia Kulturak antzokiak berriz zabaltzen dituenean. (informazio gehiago).
                             
           
Maiatzerako programatutako ikuskizun guztiak bertan behare geratu dira.                              
Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua, hamabost eguneko epean gutxi gorabehera. Leihatilan erositako sarrerak, aldiz, txarteldegian bertan itzuli beharko dira Donostia Kulturak antzokiak berriz zabaltzen dituenean (informazio gehiago).                                        
                             
Eskolak apirileko kuota baliogabetu du, musika eta dantzaren irakaskuntza guztion eskura jartzeko asmoz. Era berean, eta ikasleek klaseak jasotzen jarrai dezaten laguntzeko asmoz, Eskolak prezio publikoak jaitsi ditu. Maiatzetik aurrera, prezio berriak sartuko dira indarrean, eta aurrez aurreko eskolak eman ezin diren bitartean mantenduko dira (informazio gehiago).                                        
                                 
Martxoaren 13tik aurrera udalaren kirol-instalazioak itxi izanak eragotzi egin du Kirol Txartelera abonatutako pertsonek instalazio horiek erabiltzea denboraldi horretan; horregatik erabaki da urteko kuotaren zati proportzionala itzultzea Kirol Txartelera abonatutako pertsona guztiei.(informazio gehiago)          
                                   
                                 
Donostia Kulturak bertan behera utzi ditu maiatzaren 3ra arte programatutako ikuskizun guztiak. Gure liburutegietan maileguan hartutako liburuak itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte luzatu da. #Dketxean onlineko programazoa osatzen doa (informazio gehiago)          
                                   
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioa bertan behera uztea erabaki dute, aurreikusitako egunetan, apirilaren 23tik 30era. Erabaki horrek, halaber, ikasleentzako goizeko proiekzioak barne hartzen ditu (informazio gehiago).                        
                             

2020/04/07-an argitaratua