Otsailak 9: trafiko mozketak Grosen

08:45etik 14:00ak arte, gutxi gorabehera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, otsailaren 9an, Uliako Gimnastikako lasterketa egingo da hirian. Hori dela eta, trafiko neurri ezberdinak hartuko dira goizeko 07:00etatik, lasterketa amaiera arte, gutxi gorabehera 14:00ak.

Eraginak

  • 07:00etatik aurrera, Zurriola hiribidea itxiko da, Lapurdi plazatik Zurriolako zubiraino.
  • 08:45ean, Nafarroa hiribidearen (Ategorrietatik) eta Zurriola hiribideko lotunea moztuko da (Erdialderako noranzkoan).
  • 09:00ak aldera ibilgailuentzat itxiko dira:
    • Zurriola hiribidea eta Nafarroa hiribidea, guztiz, Erdialderantz
    • José Miguel Barandiaran pasealekua
    • Ategorrietako Galtzara Zaharra, guztiz
    • Ramón María Lili pasealekua, Santa Katalinako zubitik sarbidea moztuta
    • Colón Pasealekua, Galtzada Nagusia, Miguel Imaz eta Agirre Miramón elkargunetik
  • Ategorrieta hiribidea bi erreitan banatuko da, beheranzko noranzkoan, ibilgailuak bidearen ezkerraldetik igaro ahal izateko. Korrikalariak eskuineko aldetik ibiliko dira.
  • Zurriola hiribidea, hiriko irteerarako noranzkoan, Ramon y Cajal kalearen parean itxiko da, eta Boulevardetik datozen ibilgailuak Colon pasealekura desbideratuko dira.
  • Nafarroa hiribidea, hiriko irteerako noranzkoan, irekita egongo da.

Aukerak

Alexandria eta Rodil kaleetatik datozen ibilgailuak Zemoriya kaletik irtengo dira Nafarroa hiribiderantz, hiriaren irteerarantz. Saguesetik irteten diren ibilgailuak ere Nafarroa hiribiderantz joango dira. Zirkulazio mugimendu horiek lasterketak ahalbidetzen duenean egin ahal izango dira.

Une oro, eta ahal den neurrian, ibilgailuak lasterketarekin tartekatuko dira, gunetik ateratzeko

Garraio publikoa

Garraio publikoak aldaketak egingo ditu ibilbide batzuetan, 7:15etik 14:00etara, gutxi gorabehera: Dbus, Lurraldebus, Ekialdebus

Lurpeko aparkalekuak

Antolakuntzak emandako informazioaren arabera:
Kursaal aparkalekua
  • 07:00etatik 09:00etara, ibilgailuak Zurriola hiribidetik eta Galtzada Nagusitik sartu ahal izango dira eta ateratzeko ohiko ibilbidea erabiliko dute.
  • 09:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuek ezin izango dute sartu edo atera

José Miguel Barandiaran pasealekuko aparkalekua
  • 07:00etatik 09:00etara, ibilgailuak Nafarroa hiribidetik sartu ahal izango dira eta ateratzeko ohiko ibilbidea erabiliko dute.
  • 09:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuek ezin izango dute sartu edo atera.

2025/02/06-an argitaratua