Cicklus Ensemble taldearen kontzertua Abenduaren 3an 12:30etan Areto Nagusian izango da
Moby Dick obra 1851n argitaratutako Herman Melville idazle estatubatuarraren izen bereko eleberrian oinarritu da. Ahab kapitainak gidatutako Pequod baleontziaren abenturak kontatzen ditu, katxalote zuri handiaren jazarpen obsesibo eta autosuntsitzailean. Lehen emanaldia urriaren 24an egin zen Madrilgo Reina Sofía museoan eta ikusle ugari gerturatzeaz gain, kritika onak jaso ditu hainbat hedabide eta artisten artean. Ciklus Ensemblek beste kontzertu formatu bat jorratzen du Moby Dicken, soinu esperientzia bat bizitzera gonbidatzen gaituena. Horretarako, antzerkiarekin, elektronikarekin eta teknologia berriekin egindako hibridazio batean, «airearen antzerkia» erabiltzen du, garai bateko irrati dramen izaerara itzultzen dena, ikuspegi garaikide eta nagusiki musikal batetik.
Iñaki Estrada Torío donostiarra da, konposizio prestakuntza sakonekoa, batez ere frantsesa, eta teknika bikainekoa. Batez ere elektronika munduan murgildutako konpositorea da. Azken urteetan, istorioak kontatzeko erabilitako formula, hau da, irrati dramarena, kantua alde batera uztea eta hitz mintzatuan zentratzea ahalbidetu dio. Era berean, konpositore gisa dituen kezkak jorratzeko bidea ere aurkitu du. Horrela sortu ditu dagoeneko hainbat ikuskizun, literatura klasikoko historietan oinarritutakoak, bereziki, eta arte plastiko, zinematografiko edo antzerkikoekin lankidetzan sortutakoak.
Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus
Erlazionatutako dokumentuak
2022/11/30-an argitaratua