Jarduera eskaintza zabala Cristina Eneako udaberriko agendan
Urumean paseoak kanoan, bisita antzeztuak Cristina Enean, Añarbeko urtegia ezagutzeko irteerak, haurrentzako jarduerak eta gehiago
Martxoaren 20a, goizeko 10:02an eman genion hasiera ipar hemisferioan udaberriari. Urtaro berria ekimen, jarduera eta ekintzaz beteta dator Cristina Eneara eta datozen hiru hileetan ingurumenera eta jasangarritasunera jarduera eskaintza zabal baten bidez gerturatzeko gonbidapena egiten die herritarrei
Cristina Enea Fundazioak. Agendak herritar guztiengana iritsi nahi du, adin, mota eta interes ezberdinetako pertsonei zuzendutako jarduerak jasotzen baititu, hala nola, erakusketak, irteerak, hitzaldiak, tailerrak eta bestelakoak.
Honakoa da fundazioak urte osoan indarrean jartzen duen agenda garrantzitsuenetakoa, kudeatzen ditugun hiru udal ekipamenduak aldi berean irekita egoten direlako:
- Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea
- Uliako Interpretazio Zentroa
- Urgulleko Natur Txokoa; era berean, Santa Klara irlako Hondalea obrak urteko lehenengo bisitariak jasotzen ditu
Cristina Eneako Udaberriko agenda [pdf]
Parketik parkera
Agendak hainbat berrikuntza dakartza, besteak beste, urtaro bakoitzean hiriko parke ezberdinetan egingo diren bisita gidatuen programa,
‘Parketik parkera’ izenekoa». Udaberriko irteera gidatua Aieteko parkean zango da eta bisita-sorta honen helburua da hiriko parkeek biztanleen ongizatean duten funtsezko zeregina balioan jartzea, berdeguneek lasaitzeko tokia eta naturaz gozatzeko aukera eskaintzen baitigute hirietan bizi eta lan egiten dugunoi. Irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta txokorik ederrenak esploratzeaz gain, familian jolasteko tartea ere izango da.
Bisita antzeztuak Cristina Enean
Bestalde,
Mandasko dukesaren bisita teatralizatuak itzuliko dira, Cristina Eneara. 2024an bezala, bisitak hilabete bakoitzaren azken asteburuan izango dira, euskaraz eta gazteleraz, eta izen-emateak hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenean irekiko dira.
BESTELAKOAK
Udaberriko agenda honek
Aste Santuko eta Pazkoa Asteko oporraldirako egitarau berezia ere jasotzen du, bai eta bestelako ohiko jarduerak ere, esaterako:
- Añarbeko urtegira bisita
- Loiolako araztegira irteerak
- Urumean zehar kanoan zeharkaldiak
- Baso bainuak Ulian
- Haurrentzako jarduerak Natur Txokoan
Jarduera eta programazio osoa
www.cristinaenea.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekintzetarako izen-emateak ere webgune horren bitartez egin behar dira.
2025/03/28-an argitaratua