Donostia Euskadiko turismoaren buru

Uztaileko bisitarien sarrera %7,7 gora egin duela erakusten dute EUSTATeko datuek. Gaualdiak berriz, %7 egin dute gora Donostian (%5,7 Gipuzkoan)

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Uztaileko datuek Gipuzkoako hiriburua Euskadiko lider turistikoa dela egiaztatzen dute, gaualdien %7ko hazkundearekin eta bidaiarien-sarreran %7,7arekin. Hiriburua, halaber, atzerriko turismoa gehien ekartzen duena da, bai zenbaki-absolutuetan (112.806 gaualdietan) eta baita ehunekoan ere (% 6,6tan).

Gipuzkoako hiriburuaren datu on hauek uztailean adierazle guztietan hobeto jokatu duen lurraldea izatea ahalbidetu du: bidaiarien- sarrera eta gaualdien hazkunde erlatiboa, okupazio-maila, batez besteko egonaldiak eta gelatiko errentagarritasuna.

Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak Donostiako turismoaren bilakaera positiboa erakusten duten datuengatik, “Turismoaren bilakaera positiboa erakusten dute eta hiriak kalitatezko turismoaren eta turismo iraunkorraren aldeko egin duten apustuaren ondorio dira”.

Gasco-k 2018an Donostiako Turismoaren goranzko joera nabarmendu du: “Oraindik abuztuko eta iraileko datuak falta dira, bi hilabete oso garrantzitsu. Gainera, gogoratu nahi dut Donostian turismoarekin lotutako sektorea ekonomiaren eragile bihurtu dela, eta horregatik urte osoan Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzekin lanean jarraitu behar dugula”

2018/08/23-an argitaratua