Zumy Saria

Garraioen aldaketak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren igandean, maiatzaren 5ean, Zumy Saria txirrindularitza lasterketa egingo da, eta hori dela-eta 9:30etik 13:15era bitartean gutxi gorabehera aldaketak egongo dira Dbusen zerbitzu hauetan:

9-EGIA-INTXAURRONDO:

- Erdialderantz: DBUS Kotxerak geltokitik Grosera joango da eta Santa Katalina Zubitik aurrera bere ibilbidea berreskuratuko du.
Geltoki hauek kenduko dira: Matigotxotegi, Karmengo Ama 65, 43 eta 3, Frantziskotarrak, Mandasko Dukea 3 eta Euskadi plaza.

- Egia-Intxaurrondo alderantz: Askatasunaren Hiribidetik aurrera Grosetik eta Ategorrieta Hiribidetik joango da Polloeraino, eta Baratzategian berreskuratuko du bere ibilbidea.
Geltoki hauek kenduko dira: Epaitegiak, Tabakalera, Egia 24, Ametzagaina 14, Maria Reina, Polloe, Tolaregoia eta Beharko. Mirakruzen egingo ditu geldialdiak (29 linearen geldialdiak).
Polloeko hilerriaren ate nagusian ere geldialdia egingo du (behin-behineko zutoina).

24-ALTZA-GROS-ANTIGUO-INTXAURRONDO:

- Larratxo alderantz: Loiolako aparkalekutik aurrera, Nemesio Etxaniz, Urumeako Erriberak, Bizkaia pasealekua, Gernikako Arbola, Foruak (Maria Cristina zubian geldialdia), Santa Katalina zubia, Mirakruz, Ategorrieta Hiribidea (29 linearen geldialdiak), Fernando Sasiain eta Matigotxotegitik igaroko da, eta Aldakonea kalean buelta eman eta Polloeko hilerriaren ate nagusira aterako da (geltokia behin-behineko zutoinean). Handik aurrera bere ohiko ibilbidea egiten jarraituko du Larratxorantz.
Geltoki hauek kenduko dira: Ametzagaina 14, Maria Reina eta Polloe.

26-AMARA-MARTUTENE, 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA, 41-GROS-EGIA-MARTUTENE ETA A1 HERNANI.

Trafikoa moztuko da noizean behin Loiolako Erriberen eta Martutene artean.

27-ALTZA-INTXAURRONDO-ANTIGUO-GROS:

- Antiguo alderantz: DBUS Kotxerak geltokitik aurrera, kale hauetatik ibiliko da: Sibilia, Otxoki Garberako biribilgunea, Saihesbidea, La Salleko biribilgunea, Urkiko biribilgunea eta bere ohiko ibilbidea egiten jarraituko du.
Geltoki hauek kenduko dira: Matigotxotegi eta Karmengo Ama 65, 43 eta 3.

2019/05/02-an argitaratua