2025eko hondartza denboraldia

Informazio praktikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2025eko hondartza denboraldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 30era arte iraungo du.

Zerbitzu guztiak martxan: eguzki-oihalak, karpak, eguzkitakoak, aulkiak, lagundutako bainua,... irailaren 30era arte.

Uraren kalitatea

Kontsultatu dezakezu hondartzetako asteroko osasun kalifikazioa

Garbiketa zerbitzua

Hondartzak egunero garbitzen dira urte osoan, hondarra bahetuz hasten dira garbiketa egiten. Behaketa mekanikoa gauez egiten da, eta 10:00etarako amaitzen da. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira.

Sorospen zerbitzua

Salbamendu eta sorospen zerbitzua ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean izango da.
Ordutegia:
  • 10:30h-19:30h, ekaineko lehen hamabostaldian eta iraileko azken hamabostaldian
  • 10:30h-20:00h, ekainaren 15etik irailaren 15era

Lagundutako bainua

Lagundutako bainu zerbitzua:
  • ekainaren 15etik irailaren 15era
  • Kontxan bakarrik
  • etenik gabe: 11:00etatik 19:30era
  • hitzordua hartuta bakarrik, 662 387 008 telefonoan
  • 3 aulki anfibio daude, erabili ostean desinfektatzen dira
  • makuluak ere badaude

Toldoak eta eguzkitakoak

Ekainaren 15etik irailaren 30era:
  • Eguneko alokairuak:
  • toldoak: 13,10€
  • Ondarretako itzalkinak: 17,50€
  • Ondarretako karpak: 21,90€
  • Kontxako aulkiak: 1€
  • Zurriolako etzaulkiak: 3,50€, eguzkitakoa badu: 8,40€

Aldagelak

Hiru hondartzek eskaintzen dute zerbitzua:
  • ekaina eta iraila: 09:00h-20:00h
  • uztaila eta abuztua: 09:00h-20:30h

Tarifak
  • dutxa: 1,60€
  • takila eta dutxa: 2,50€
  • eskumuturra hartzeko fidantza: 6,50€
  • toalla: 1,00€
  • 10 erabileko bonua: 15€
  • 20 erabileko bonua: 28€
  • Uda denboraldirako bonua: 75,00€

Aplikazioa

Hondartza bakoitzaren okupazio-maila denbora errealean kontsulta daiteke "Nik Hondartzak" aplikazioaren bitartez


Aholkuak

Hondartza modu seguruan, jasangarrian eta bizikidetzan erabiltzeko aholku orokorrak


Aterpe klimatikoak

Hiriak 90 eraikin eta berdegune ditu babesleku klimatiko bezala egokituta: 37 eraikin eta 53 berdegune auzo guztietan banatuta.

Marmokak eta karabelak

Marmokak edo karabela portugesak iristen badira, denboraldi honetan ere protokoloa mantenduko da eta Sorosleek bandera zuria jarriko dute.

Eta gainera

  • Zurriola hondartzan boleiboleko kantxak
  • Kontxako arkupean 2 taberna-zerbitzu
  • Ondarretak bi taberna-zerbitzu ditu, terraza eta guzti, hondartzan bertan
  • Ondarretan piraguak alokatzeko zerbitzua

Txakurrak

Hondartza-denboraldia hasten denetik (ekainak 1) irailaren 30era arte, debekatuta dago txakurrak Donostiako hondartzetan sartzea. Aisialdirako guneak eta ordutegiak

Ingurumen kudeaketa

ItsaSOS programaren barruan, hondartzetan ez erretzea gomendatzen da, bai osasuna babesteko neurri gisa, bai garbiketa-neurri gisa, zigarrokinak hondarretan lurperatuta gera ez daitezen.

Astero bainatzeko uraren osasun-kontrolak egingo dira.

2025/06/09-an argitaratua